Basilisko arrunta (Basiliscus basiliscus) Basiliscus generoko animalia da. Narrastien barruko Corytophanidae familian sailkatuta dago.

Basilisko arrunt
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaCorytophanidae
GeneroaBasiliscus
Espeziea Basiliscus basiliscus
Eguneko zikloaeguneko
Artikulu hau Basiliscus generoko animaliari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Basilisko».

Erdialdeko Amerikako jatorrizko muskerra da. Iguanen antzeko muskerrak dira, baina itxura bizkorragoduna eta oso lirainak, eta orokorrean, proportzio txikiagokoa. Gandor bat edo bi izateagatik desberdintzen dira baita ere, normalean bat buruaren gainean edo beste bat, handiagoa, bizkarraldean (bere buztanaren laurden bat izatera hel daitekeena). Alimentu mota asko kontsumitzen ditu.

Basiliskoek uraren gainetik ibiltzeko trebetasuna dute. Osteko hankek lobulu dermikoak dituzte hegats moduan funtzionatzen dutelarik, zeintzuek uraren gaineko sostengua areagotzen duten. Animalia lurretik dabilenean, hauek kiribilduta daude. Animaliak arriskua aurre ematen badu, laku edo erreka baten uraren gainetik korrika hasten da oso azkar, orduan osteko hanketako hegatsak irekitzen dira uraren gaineko sostengua handituz eta horrela uraren gainetik korrika egin. Abiadura geldotzean aldiz, basiliskoa urperatu egiten da eta beste edozein musker bezala era normal batean egiten du igerian.

Trebezi honek hainbat herrialdetan "Jesukristoren muskerra" edo "Jaunaren muskerra" ezizena eman diote, Bibliako Mateoren Ebanjelioaren pasarte bat gogoraraziz (Mateo 14:22-34). Uraren gainetik zehar, urperatu baino 4,5 metro arinago basiliskoak segundoko 1,5 metroko abiadura lor dezake, zeina pasa ondoren igerian hasten den. Abilezia hau dela eta, naturaz gaindiko boterea zuela esaten zen.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu