Basilisa Tarrios
gasteizko lehenengo emakume argazkilaria
Basilisa Tarrios Uriondo (Gasteiz, XIX. mendea - ) Gasteizko lehenengo emakumezko argazkilaria zen.
Basilisa Tarrios | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Basilia Tarrios y Uriondo |
Jaiotza | Gasteiz, XIX. mendea |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Gasteiz, ? ( urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Ruperto Zaldúa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Bizitza aldatu
Ruperto Zaldua argazkilariaren emaztea zen. Honek, bere osaba Pablo Bausacekin batera, argazkigintza estudio bat zabaldu zuen San Antonio kalean, 21. zenbakian Gasteizen, eta 'Bausac eta iloba' izenaz eman zen ezagutzera negozio honetan. Ruperto Zaldua 1880. urtean hil zenean, Basilia geratu zen argazkigintza estudioaren jabe[1][2].
Ohoreak aldatu
- 2022 Gasteizko Udalak "Basilisa Tarrios Uriondo zidorra" izendatu zuen Aranbizkarra parkeko bide bat. Herri-ekimenez proposatutako izenetako bat izan da[3]
Erreferentziak aldatu
- ↑ Del Val, Venancio; et al. (1982). Alava Ayer. Fotografías de la Sociedad Alavesa. Gasteiz: Siglo XIX.
- ↑ Manzanos Arreal, Paloma. (2001). Emakumeak Vitoria-Gasteizen mendeetan zehar. Vitoria-Gasteizko Udala ISBN 84-95577-21-6..
- ↑ Gasteizek aurrera jarraitzen du kale-izendegi berdinzaleagoa bat osatzeko konpromisoan, emakumeei 9 espazio gehiago eskainiz « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2023-07-05).