Basileako katedrala (alemanez: Basler Münster) Suitzako Basilea hiriko eraikin garrantzitsuenetariko bat da. Eliza erromaniko estiloan eraiki zen baina 1356ko Basileako lurrikarak erdi erorita utzi zuen. Ondoren, Johannes Gmünd-ek berreraiki zuen, orduan gotiko estiloan. Hasiera batean katolikoa, gaur egun eliza ebanjeliko bat da, 152ean Basilean ezarri zen Erreforma protestantearen garaitik. Barruan Erasmo Rotterdamgoa eta Jakob Bernoulli daude lurperatuta, besteak beste.[1]

Basileako katedrala
Kokapena
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Basilea Hiria
Suitzako udalerriaBasilea
Koordenatuak47°33′23″N 7°35′33″E / 47.55639°N 7.5925°E / 47.55639; 7.5925
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1091
ErlijioaProtestantismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Basel (en) Itzuli
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Dimentsioak67,3 (altuera) × 32,5 (zabalera) × 65 (luzera) m
Ondarea
Kontaktua
HelbideaSchützenstrasse 11
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Katedrala dagoen muinoa K.a. I. mendetik gutxienez eraikita egon zela uste da. XI. mendearen hasieran, Adalberto II.a gotzainak hiru habearteko katedral bat eraikitzea agindu zuen. Katedrala 1225 inguruan amaitu zen, erromaniko berantiarreko estiloan. Lurrikararen ondoren, bost dorre eta eraikinaren zati batzuk erori ziren, estilo gotiko berrian berreraiki zirenak, eta 1363an katedral berriaren aldare nagusia sagaratu zen. 1421ean Ulrich von Ensingen, Ulm eta Estrasburgoko dorreen eraikitzailea, iparraldeko dorrearen handitzeari ekin zion, 1429an amaitu eta 1500eko uztailaren 23an, hegoaldeko dorrearekin osatu zen, Hans von Nussdorfen eskutik. Ordutik hona hainbat berrikuntza txiki egin dira, ekialdeko kripta ixtea, esaterako, eta 1975ean berriro irekitzea.

Ezaugarriak aldatu

Eraikinaren ezaugarri nagusiak fatxadako bi dorre eta erabilitako harearria. Dorreak garaiak dira: iparraldeko edo Georgsturm (San Jurgiren dorrea) 64,2 m. eta hegoaldekoa edo Martinsturm (San Martinen dorrea) 62,7 m. dituzte.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu