Domeinu (biologia)
Taxonomia biologikoan, domeinua organismoen sailkapenaren maila taxonomikorik altuena da. Supererreinua eta inperioa terminoak aurrekoaren sinonimoak dira. Bere dibisioak Archaea, Eubacteria eta Eukaryota dira.
Bizitza sailkatzeko modu asko egon dira historian zehar. Egun ere hainbat modu daude, besteak beste:
- Bi inperioen sistema edo superdomeinuen sistema: bi talde handi onartzen dira, Prokaryota (edo Monera) eta Eukaryota inperioak.
- Sei erreinuen sistema: goi mailako sei talde onartzen dira, Protista, Archaea, Eubacteria, Fungi, Plantae, eta Animalia.
- Hiru domeinuen sistema, berriena: Carl Woesek proposatu zuen 1990ean, Archaea, Bacteria eta Eukaryota talde handiez osatua.
Multzokatze hauek sekuentzia genetikoen analisian eta kladistikan oinarritzen dira.