Bandersnatch Lewis Carrollek 1872an asmatutako fikziozko pertsonaia bat da. Lehen agerpena Ispiluan barrena eta Alicek han aurkitu zuena eleberrian egin zuen eta, ondoren, 1874ko The Hunting of the Snark poeman. Bi lan horietan ez da deskribapen zehatzik ematen,baina poeman esaten da lepo luzea duela eta atzapar zorrotzak; bi lanetan esaten da izaki izugarria eta oso azkarra dela. Ispiluaren barrena... lanean esaten da bandersnatchak ispiluaren atzean dagoen munduan aurki daitezkeela, eta The Hunting of the Snarken esaten da ozeanoa gurutzatu ostean abenturazale batzuek aurkitzen dutela. Carrollen hainbat adaptazioetan agertu da pertsonaia, eta beste egile askok ere erabili dute izaki ezezagun bat izendatzeko.

Bandersnatch
Argitalpena
SortzaileaLewis Carroll
Ageri den obrak
Datu biografikoak

Kanpo estekak aldatu