Bancaixa
Bancaixa edo Caixa d'estalvis de València, Castelló i Alacant (Valentzia, Castelló eta Alacanteko Aurrezki Kutxa), Valentziar Erkidegoko aurrezki kutxarik garrantzitsuena da.
Bancaixa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | aurrezki kutxa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1978ko maiatzaren 12a |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Valentzia, Castelló eta Alacant-eko Aurrezki kutxa, Bancaja merkatal izena duena (katalanez: Caixa d'estalvis de València, Castelló i Alacant edo Bancaixa), Kreditu Erakundea da eta gizarte-ongintza izaera du; haren helburua interes orokorra lortzen laguntzea da, bere jarduera esparruan, ekonomia eta gizarte garapena bultzatzearen bidez.
Bancaja Valentziako Erkidegoko finantza erakunde garrantzitsuena da, Espainiako seigarren finantza taldeko entitate nagusia da eta hirugarrena espainiar estatuko aurrezki kutxa sektorean (aktibo totalean neurtua). Garatze gaitasun handikoa da. Erakundearen Estatutuak egina daude uztailak 23ko Valentziako Gobernuaren 1/1997 Legegintza-Dekretuaren arabera. Berorren egoitza soziala Castelló de la Plana-n kokatzen da, Caballeros kalearen bigarren zenbakian.
Espainiako Bankuaren gainbegiratzearen menpe dago eta Generalitat Valenciana-ren protektoratuaren babesa du. Bere iraupena mugagabea da eta Valentziako Aurrezki Kutxen Federazioan nahiz Aurrezki Kutxen Konfederazio Espainiarrean barnesarturik dago. Haren IFK zenbakia G-46002804 da eta Castelló-ko Merkatal Erregistroan inskribaturik dago (532 Liburukia, Sekzio Orokorreko 99 Liburua, CS-2749 Orrian; Espainiako Bankuaren esku dagoen Administrazio erregistro berezian 49 zenbakiaz; baita Comunitat Valenciana-ko Aurrezki Kutxen Erregistroan ere.
Historia
aldatuBancaja taldearen jatorria 1878an kokatu behar da; urte hartan, Real Sociedad Económica de Amigos del País de Valencia delakoak Valentziako Aurrezki Kutxa sortu zuen, gerora talde osoaren oinarri izango zena, hain zuzen.
Data aipagarriak
aldatu- 1940: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Alcira-en xurgatzea
- 1941: Caja de Ahorros de Villarreal-en xurgatzea
- 1991: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Castellón-en xurgatzea.
- 1994: Banco de Valencia-ren %24,4aren erosketa.
- 2002: Murtziako Bankua Banco de Valencia-n integratzea adosten da.
- 2010: Caja Madrid-ekin bateratzea.
Bankia
aldatuBankua 2010eko abenduaren 3an sortu zen. Zazpi kutxen bateratzea 4 hilabetetan burutu zen (integrazio agiria 2010eko uztailaren 30ean sinatu baitzen). Bankia, Espainiako zenbait tokitan buru ziren kutxen elkarketaren ondorioz sortzen da. Hauek dira kutxak, parte-hartzearen arabera:
- Caja Madrid %52,06-a
- Bancaja % 37,70-a
- La Caja de Canarias %2,45-a
- Caja de Ávila %2,33-a
- Caixa Laietana % 2,11-a
- Caja Segovia %2,01-a
- Caja Rioja %1,34-a
Bancaja taldea
aldatuBancaja taldea finantza eta zerbitzu erakundeez osatua dago. Hauexek dira erakundeok:
- Valentzia, Castelló eta Alacant-eko Aurrezki Kutxa, bost aurrezki kutxa eta Sindibank-en bat egitetik sortutakoa.
- Banco de Valencia, SA
- Bancajaren sozietate erabilgarriak; finantza bitartekaritza, aseguru, bidaia, tasazio eta higiezin jarduerak burutzen dituztenak.
Bancaixaren eskumendeko enpresak
aldatuEnpresa | Botoen %a | Partehartze enpresaren izena |
---|---|---|
Martinsa-Fadesa | 5,975% | - |
Inmobiliaria Colonial | 2,75% | |
Iberdrola | 5,736% | Bancaja Inversiones, S.A. |
Abertis | 0,85% | |
NH Hoteles | 5,66% | Bancaja Inversiones, S.A. |
Terra Mítica | 24,23% |
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Aurrezki kutxaren webgunea.