Valentziako Generalitatea
Valentziako Erkidegoko Generalitatea (valentzieraz Generalitat Valenciana, eta ofizialki Generalitat) «Valentziako Erkidegoko autogobernuko erakundeen multzoa» da.[1]
Valentziako Generalitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | autonomia-gobernua |
Herrialdea | Espainia |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | Acadèmia Valenciana de la Llengua Consejo Valenciano de Cultura (en) Consell Jurídic Consultiu de la Comunitat Valenciana (en) Q17625857 Q3392895 Q9077713 Second vice-president and Regional Minister of Housing and Bioclimatic Architecture (en) Valentziako Generalitateko Kontseilua Valentziako Generalitateko Presidentea Valentziako Gorteak |
Historia | |
Sorrera | 1418 (egutegi gregorianoa) |
Ordezkatzen du | Valentziar Herriko Kontseilua |
webgune ofiziala |
Generalitateko kide dira Valentziako Gorteak (valentzieraz, Corts Valencianes), Presidentea (President) eta Valentziako Generalitateko Kontseilua (Consell); bai eta Kontuen Sindikatura (Sindicatura de Comptes), Bidegabekerien Sindikoa (Síndic de Greuges), Kultura Kontseilua (Consell Valencià de Cultura) eta Valentzieraren Akademia (Acadèmia Valenciana de la Llengua) ere.
Egungo Generalitatea 1982an eratu zen, Autonomia Estatutua onartu zenean. 2009az geroztik, porrot egoera teknikoan da, Generalitatearen zorrek haren ondasunek baino gehiago balio baitute.[2]
Erakundeak
aldatuGeneralitatea osatzen duten erakunde nagusiak hauek dira:
- Valentziako Gorteak
- Presidentea
- Valentziako Erkidegoko Gobernua
- Bidegabekerien Sindikoa (Arartekoa)
- Kontuen Sindikatura
- Kontseilu Juridiko-Aholkularia
- Batzorde Ekonomiko-Soziala
- Kultura Kontseilua
- Valentzieraren Akademia
- Valentziako Autonomia Polizia
Kokalekua
aldatuGeneralitateak egoitza Valentziako hirian du, Valentziako Generalitatearen jauregian. Baina, bere erakundeak autonomia erkidegoarne edozein lekuetan ezarri daitezke.
Valentziako Gorteek ere Valentzian dute egoitza.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ikus Valentziako Erkidegoko Autonomia Estatutua, III. titulua.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Sindicatura evidencia la situación de quiebra técnica en que se encuentra la Generalitat», Levante, 2010-12-24.
Kanpo estekak
aldatu- Valentziako Generalitatearen webgune ofiziala (Katalanez) (Ingelesez) (Gaztelaniaz)