Bancaixa edo Caixa d'estalvis de València, Castelló i Alacant (Valentzia, Castelló eta Alacanteko Aurrezki Kutxa), Valentziar Erkidegoko aurrezki kutxarik garrantzitsuena da.

Bancaixa
Datuak
Motaaurrezki kutxa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1978ko maiatzaren 12a
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Valentzia, Castelló eta Alacant-eko Aurrezki kutxa, Bancaja merkatal izena duena (katalanez: Caixa d'estalvis de València, Castelló i Alacant edo Bancaixa), Kreditu Erakundea da eta gizarte-ongintza izaera du; haren helburua interes orokorra lortzen laguntzea da, bere jarduera esparruan, ekonomia eta gizarte garapena bultzatzearen bidez.

Bancaja Valentziako Erkidegoko finantza erakunde garrantzitsuena da, Espainiako seigarren finantza taldeko entitate nagusia da eta hirugarrena espainiar estatuko aurrezki kutxa sektorean (aktibo totalean neurtua). Garatze gaitasun handikoa da. Erakundearen Estatutuak egina daude uztailak 23ko Valentziako Gobernuaren 1/1997 Legegintza-Dekretuaren arabera. Berorren egoitza soziala Castelló de la Plana-n kokatzen da, Caballeros kalearen bigarren zenbakian.

Espainiako Bankuaren gainbegiratzearen menpe dago eta Generalitat Valenciana-ren protektoratuaren babesa du. Bere iraupena mugagabea da eta Valentziako Aurrezki Kutxen Federazioan nahiz Aurrezki Kutxen Konfederazio Espainiarrean barnesarturik dago. Haren IFK zenbakia G-46002804 da eta Castelló-ko Merkatal Erregistroan inskribaturik dago (532 Liburukia, Sekzio Orokorreko 99 Liburua, CS-2749 Orrian; Espainiako Bankuaren esku dagoen Administrazio erregistro berezian 49 zenbakiaz; baita Comunitat Valenciana-ko Aurrezki Kutxen Erregistroan ere.

Historia

aldatu

Bancaja taldearen jatorria 1878an kokatu behar da; urte hartan, Real Sociedad Económica de Amigos del País de Valencia delakoak Valentziako Aurrezki Kutxa sortu zuen, gerora talde osoaren oinarri izango zena, hain zuzen.

Data aipagarriak

aldatu
  • 1940: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Alcira-en xurgatzea
  • 1941: Caja de Ahorros de Villarreal-en xurgatzea
  • 1991: Caja de Ahorros y Monte de Piedad de Castellón-en xurgatzea.
  • 1994: Banco de Valencia-ren %24,4aren erosketa.
  • 2002: Murtziako Bankua Banco de Valencia-n integratzea adosten da.
  • 2010: Caja Madrid-ekin bateratzea.

Bankia

aldatu
Artikulu nagusia: «Bankia»

Bankua 2010eko abenduaren 3an sortu zen. Zazpi kutxen bateratzea 4 hilabetetan burutu zen (integrazio agiria 2010eko uztailaren 30ean sinatu baitzen). Bankia, Espainiako zenbait tokitan buru ziren kutxen elkarketaren ondorioz sortzen da. Hauek dira kutxak, parte-hartzearen arabera:

Bancaja taldea

aldatu

Bancaja taldea finantza eta zerbitzu erakundeez osatua dago. Hauexek dira erakundeok:

  • Valentzia, Castelló eta Alacant-eko Aurrezki Kutxa, bost aurrezki kutxa eta Sindibank-en bat egitetik sortutakoa.
  • Banco de Valencia, SA
  • Bancajaren sozietate erabilgarriak; finantza bitartekaritza, aseguru, bidaia, tasazio eta higiezin jarduerak burutzen dituztenak.

Bancaixaren eskumendeko enpresak

aldatu
Enpresa Botoen %a Partehartze enpresaren izena
Martinsa-Fadesa 5,975% -
Inmobiliaria Colonial 2,75%
Iberdrola 5,736% Bancaja Inversiones, S.A.
Abertis 0,85%
NH Hoteles 5,66% Bancaja Inversiones, S.A.
Terra Mítica 24,23%

Kanpo estekak

aldatu