Ballonti (merkataritza-gunea)

Artikulu hau Portugaleteko merkataritza-guneari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ballonti».

Ballonti 2008an Bizkaiko Portugalete udalerrian zabaldutako merkataritza gunea da. Eraikina Eroskik sustatu eta eraiki zuen, inguruan altxatutako etxebizitza blokeak bezala.

Ballonti merkataritza-gunea

Ezaugarriak aldatu

Guneak 50.000 metro koadro inguru ditu bi solairutan banatuta. Lehen solairuan dendak daude, eta bigarrenean jatetxe, kart pista eta zinema. Bi solairu hauen azpian, estalitako aparkalekua dago eta eraikinaren albo batean Eroskiren gasolindegia.

Eroskik eraikia izan zenez, bertako supermerkatu nagusia Eroski Center da. Horrez gain, orain arte Euskal Herrian dendarik ez zuen Primark arropa katearen denda handi bat dago eta Iruñeko Itaroa merkataritza-gunean bezala, kart pista bat.

Ohiko arropa dendez gain, gunearen sustatzaileek herrian ezarritako denden ezarpena sustatu nahi izan zuten, eta horrela Portugaleteko herrigunean zeuden arropa denda batzuk, Ballontin ere zabaltzea erabaki dute.

Kanpo estekak aldatu