Bastidako judu hilerria
Bastidako judu hilerria Bastidako (Nafarroa Beherea) hilerri bat da, elizaren hego-ekialdean, hilerri kristauaren ondoan dagoena. Herrian egon ziren Espainia eta batez ere, Portugalgo judu sefardien hilerria izan zen, inguruko lurraldeetan eta agian, Frantzia osoan, jarritako lehena. Bertako hilobirik zaharrena 1620koa da, eta berriena, 1785ekoa. Bidaxunekoaren antzera, Agramont jaunak emandako baimenarekin eraiki zen.
Bastidako judu hilerria | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Lurraldea | ![]() |
Udalerria | Bastida |
Koordenatuak | 43°25′42″N 1°15′15″W / 43.42842°N 1.25425°W43°25′42″N 1°15′15″W / 43.42842°N 1.25425°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1620 |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084415 |
Kontaktua | |
Helbidea | L'Hospice |
Hasieran, itxuraz konbertitu ziren baina euren erlijioan ezkutuan aritzen zuten juduen hilerria izan zen, eta 1659an bihurtu zen juduen hilerri (orduan hasi ziren izen juduak agertzen hilobietan). XVIII. mendetik aurrera, judu komunitatearen garrantzia gainbehera hasi zen, herriaren gainbeherarekin batera. Frantziar Iraultzaren garaian 6 judu besterik ez zen geratzen hirian. Utzita egon zen denbora askoan eta naziek 1941ean hilerria profanatu egin zuten. 1962 eta 1964. urteen artean Gerard Nahon-ek hilerrian zeuden 62 hilobiak ikertu zituen. Horietatik hamazortzitan data egutegi hebraikoan dago idatzita.[1]
1988ko otsailaren 1ean monumentu historiko izendatu zuten[2] eta gaur egun, edonork bisita dezake eta Baionako judu kontsistorioak kudeatzen du.
IruditegiaAldatu
Ikus, gaineraAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Frantsesez) Hilerriko informazio panela
- ↑ Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Ancien cimetière juif. .