Bagoas
Bagoas (antzinako persieraz: 𐎲𐎦𐎡 Bagoi, antzinako grezieraz: Βαγώας Bagōas; K.a. 336an hila) Egiptoko eunukoa izan zen. Artaxerxes III.a Okoren laguntzailea, bere erregea pozoitu eta Arse (K.a. 338) jarri zuen errege. Arse pozoitu eta haren familia hilarazi ondoren Dario III.a Kodomano ezarri zuen errege. Nahi izan zuen hau ere pozoitu, baina Darios konturatu egin zen eta berari edanarazi zion pozoia.
Bagoas | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | K.a. IV. mendea | ||
Heriotza | K.a. 336 ( urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: pozoitzea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-07-28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.