Baenako kantu bilduma

Baenako kantu bilduma edo Cancionero de Baena ezagutzen den lehen gaztelar kantu bilduma da. Bere izenburu osoa honakoa da: Cancionero de poetas antiguos que fizo é ordenó e compuso é acopiló el judino Johan Alfon de Baena.[1]

Lehen argitalpena.
1. folioaren argazkia zuribeltzean.
1. folioaren argazkia koloretan.

Bilduma egin zuena Juan Alfonso de Baena izan zen 1445 aldera (beste iturri batzuen arabera 1426 eta 1430 artean), Joan II.a Gaztelakoari oparitan emateko, literatura eta poesia horren oso zalea zelako, eta baita bere balidoa Álvaro de Luna kondestablea. Horregatik da ezaguna “Baenako kantu bilduma” izenarekin.

Bertan bildutako poemak kultoak eta gortekoak dira orohar.

Jatorrizko eskuizkribua Elisabet I.a Katolikoaren bibliotekan egon zen eta, handik, El Escorialgo bibliotekara joan zen. Ondoren, ikertua izateko atera zen eta José Antonio Conde-ren oinordekoek Frantziako Biblioteka Nazionalari saldu zioten.

Lehen aldiz, Pedro José Pidalek argitaratu zuen Madrilen 1851ean.

Deskripzioa aldatu

576 poema inguru dira. XIV. mende bukaerako eta XV. mende hasierako 56 poeta ezagunen lanak jasotzen ditu eta beste hamarren bat ezezagunenak.

Bi eskolatako lanak daude:

  • Galaiko-gaztelarra. Poeta zaharrenak dira. Eragin proventzala zeukaten. Sarritan hizkuntza galegoa edo galegismoak erabiltzen zituzten. Arte txikiko bertso neurrietan idazten zuten (zortzi silabakoak). Hauen artean daude, Macías, Alfonso Álvarez de Villasandino eta Pero Ferrúsen konposizioak. Menéndez Pelayo eta geroko egile batzuek uste dute talde honetatik gaztelarrak bana daitezkeela (hirugarren eskola moduan).
  • Alegoriko danteskoa. Modernoagoak dira. Eragin italiarra zuten. Gaztelaniaz idazten zuten. Arte nagusiko bertso neurrietan idazten zuten (dodekasilaboetan, hamabi silabakoetan). Haien artean, Francisco Imperialen lana dago.

Poeta bakoitzari aurkezpen txiki bat egiten zaio. Sarrera horretan, hitzaren eta poesiaren artearen balioa goratzen da. Edizio modernoa dago Joaquín González Cuenca eta Brian Duttonena.[2]

Galería aldatu


Erreferentziak aldatu

  1. BNEn
  2. Madril, Visor Libros, 1993.

Bibliografia aldatu

  • García López, J. (2009): Historia de la iteratura española. Bartzelona. {{ISBN|978-84-3160-597-1}}
  • Sáinz de Robles, F.C. (1986): "Introducción". Antología. Poetas del siglo XV, SAPE, Madr. ISBN 84-7461-694-8

Kanpoko estekak aldatu