Badhamia lilacina
Badhamia lilacina Physaridae familiako onddo espezie bat da.[1]
Badhamia lilacina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Amoebozoa |
Klasea | Myxogastria |
Ordena | Physarida |
Familia | Physaridae |
Generoa | Badhamia |
Espeziea | Badhamia lilacina [[|]] |
Deskribapena
aldatuEsporangioak: Gregarioak edo oratuak, globo itxurakoak edo obalatuak, 0,4-0,5 mm-koak, sesilak (gutxitan pedunkulatuak). Arrosa-lila-zurixka edo arrexka kolorekoa. Peridio bikoitza, kanpokoa leuna, zarakarrekin; barrualdea mehea eta mintzezkoa. Kapilizioa dentsoa, zuria, korapilo sendoko harizpiez osatua, askotan pseudo-kolumeka bat osatuz esporangioaren barruan. Hipotalo mehea, jarraitua, zeharrargitsua.[2]
Etimologia: Lilacina epitetoa bere koloreagatik du.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
aldatuLila-arrosa koloreagatik ondo bereizten den espeziea, portzelana itxurako peridioa du.
Sasoia eta lekua
aldatuHostoetan, goroldioan, egurrean, leku hezeetan
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 591 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Badhamia lilacina: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.