Badhamia foliicola
Badhamia foliicola Physaridae familiako onddo espezie bat da.[1]
Badhamia foliicola | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Amoebozoa |
Klasea | Myxogastria |
Ordena | Physarida |
Familia | Physaridae |
Generoa | Badhamia |
Espeziea | Badhamia foliicola Lister, 1897 |
Deskribapena
aldatuEsporangioak: Gregario edo mordoxkatan, sesilak edo estipitatuak, azpiglobosua, edo elipsoidalak, 0,5-0,6 mm; plasmodiokarpo labur bat osatuz. Gris irideszente kolorekoa. Peridioa mehea, zimurtsua. Kare gutxikoa. Pendunkuloa (baldin badago) laburra eta horixka. Kapilizioa, hodi fin eta lirainen sare uniforme batek eratua.[2]
Etimologia: Foliicola epitetoa latinetik dator, zakutxoa, poltsatxoa esan nahi duen, “folliculus” hitzetik. Karpoforoak duten formagatik.
Jangarritasuna
aldatuInteres gastronomikorik gabea.
Nahasketa arriskua
aldatuEsporangioen dimentsio txikiengatik, peridioan eta Capillicioan karearen presentzia txikiagatik eta esporak guztiz libreak dituelako bereizten da.
Sasoia eta lekua
aldatuHainbat landare-hondakinetan.
Banaketa eremua
aldatuKanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Peru, Txile, Argentina, Hegoafrika, Maroko, Kanariak, Europa, Errusia, Israel, Himalaiako eremua, Australia, Zeelanda Berria.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 593 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Badhamia foliicola: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.