Amesgaizto
Amesgaiztoa, amets arbintsu eta gogor bat da, ohi, bularraldearen zapaldura eta arnasa hartzeko zailtasunarekin (loaren paralisia). Amesgaiztoak, ohi, begi-mugimendu laster izeneko louneetan gertatzen dira, ingelesez REM akronimoaz ezagutzen dena.
XVIII. mendera arte, amesgaiztoak deabruek eragindakotzat jotzen ziren, uste zenez, lotan zeuden jendearen gainean eseriz, euren pisuarekin zapalduz. Hainbat magia eta izpiritu deabrutze motak ere amesgaiztoen jatorritzat hartu ziren. XIX. mende inguruko Europan, amesgaiztoak liseriketa arazoengatik gertatzen zirela uste zen.
Gaur egun, jakina da amesgaiztoak jatorri fisiologikoa duela, sukar handia bezala, edo jatorri psikologikoa, ohiz kanpoko trauma edo estresa lotiaren bizitzan. Amesgaiztoetan uneko gorputz mugimenduek lotia iratzartzeko balio dezakete, beldur sentsazioa, amesgaiztoen osagaietako bat, eragozten lagunduz.
Zinean
aldatuAmesgaiztoak Amesgaiztoa Elm Streeten film saileko gai nagusia dira.