Baccharis halimifolia

Baccharis halimifolia Asteraceae familiaren landare espeziea da. Arnasketa hobetzeko sendabelar gisa erabilia, bere jatorria Ipar Amerikan dago. Euskal Herrian sartua izan zen eta egun espezie inbaditzailea da. Euskal kostaldean oso zabalduta dago, batez ere estuarioetan non erraztasun handiz egokitzen den.[1]

Baccharis halimifolia
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaAstereae
GeneroaBaccharis
Espeziea Baccharis halimifolia
Baccharis loreztuta.

Banaketa aldatu

Era naturalean Ipar Amerikako lurralde batzuetan aurkitzen da: Mexiko, Estatu Batuetako Texas eta Floridan.

Espeziea Europako lur desberdinetan zabaldu da, arazo handiak sortuz eta espezie autoktonoak baztertuz. Besteak beste, Frantzian, Espainian, bereziki Kantauri itsas ertzean, Euskal Herrian eta Ingalaterran aurki daiteke. Australian ere sartua izan da.

Deskribapena aldatu

Zuhaizkak dira. Haren tamainua metro batetik hiru metrotara doa; dena dela, handiagoak ere ezagutzen dira. Loreak abuztutik azaro arte sortzen ditu. Bere habitak hondartzak, zelai hezeak eta padurak dira. Hotza zein eguzkia ondo eusten du.

Aholkuak aldatu

Espezie hau Europan, XX. mendean, hezeguneak lehortzeko erabili zen. Hemen ondo egokitu zen eta, ondorioz, zabaldu zen. Inbaditzen ari den lekuetan gomendagarriena kentzea da. Horretarako zuzenean lurretik ateratzea izan daiteke aukera bat. Beste aukera ur geziaren presentzia izan daiteke: landareak jasan dezake kantitate txikietan baina ez ur gezi azpian egoteko. Loreak atera baino lehen moztea oso egokia da zeren eta horrela landarea zabaltzea sahiestuko da. Gurean izadian landatzea debekatuta dago.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu