Babelgo dorrea (Bruegelen margolana)

Babelgo dorrea Pieter Bruegel Zaharraren konposizio bat da, hiru olio-margolanez osatua. Horietako lehenengoa bolian pintatutako miniatura bat zen eta Bruegelek Erroman zegoela margotu zuen. Hori, ordea, galdu egin da.[1] Iraun duten bi margolanek Babelgo dorrearen eraikuntza erakusten dute.

Babelgo dorrea
Jatorria
Sortzailea(k)Pieter Bruegel Zaharra
Sorrera-urtea1563 (egutegi gregorianoa)
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak114 (altuera) × 154 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaKunsthistorisches Museum

Dorre hori, Hasieraren arabera, gizateria elebakar eta bateratu batek sortu zuen, haien aintzaren erakusgarri eta sakabana ez zitezen. "Gero, esan zuten: «Ea, eraiki ditzagun hiri bat eta zerurainoko dorre bat. Ospetsu egingo gara eta ez gara munduan zehar barreiatuko»" (Hasiera 11:4). Lehen planoko pertsona litekeena da Nimrod izatea, ustez Dorrea eraikitzeko agindu zuena.[2]

Historia eta deskribapena aldatu

Bruegelek irudikatutako dorrearen arkitekturak, bere arku ugari eta erromatar ingeniaritzako beste adibideekin batera, berariaz ekartzen du gogora Erromako Koliseoa,[3] orduko kristauek hantustearen eta jazarpenaren ikurtzat baitzeukaten. Bruegelek 1552-1553an bisitatu zuen Erroma. Atzera Anberesen bueltan zela, segur aski bere Erromako oroitzapenak freskatuko zituen bere inprimaketen argitaratzaile nagusiak, Hieronymus Cock-ek, egindako grabatu-sorta baten bitartez. Izan ere Rooster-en Erromako grabatuen detaileak gehitu zituen iraun duten bere bi Babelgo dorrearen bertsioetan.

Erromaren eta Babiloniaren artean egiten duen parekatzeak esanahi berezia dauka: Erroma Betiereko Hiria zen, bertako zesarrek betiko irauteko destinatua, eta haren beheraldia eta hondamena lurreko ahaleginen harrokeria eta iragankortasuna adierazten zuten.[2] Dorreak, gainera, Eliza katolikoaren (garai hartan egindako zerbitzu guztiak, latinez) eta Herbehereetako Luteroren doktrina protestantearen arteko gatazka ematen zuen aditzera.[4] Lehenengo begiratuan, dorreak pilare zentrokideen sorta bat ematen duen arren, arreta handiagoz aztertuz gero, argi dago geruza bat ere ez dagoela horizontalean. Dorrea goranzko kiribil bat bezala eraikita dago.

 
Eskuinaldea gertutik ikusita

Pinturako langileek lurzoru diagonalarekin perpendikularrean eraiki dituzte arkuak eta, era horretan, ezegonkorrak dira eta, ondorioz, hondoratzen ari direla ere ikus daiteke. Dorrearen beheko eta oinarriko geruzak ez daude osatuta goiko geruzak eraiki baino lehen. Lucas van Valckenborchek, Bruegelen garai bereko artista batek, Babelgo dorrea pintatu zuen ere 1560an eta geroago, beharbada Bruegelen irudikapena ikusi ostean.[2] Biak ere XVI eta XVII. mendean Dorrea margotzeko tradizio zabalago batean kokatzen ziren.[5] Ipar Europako artisten eragina agerikoa da Bruegelek paisaia pintatzeari jartzen dion arreta zainduan.[6]

Babelgo dorrearen istorioa (baita Saulen suizidioa ere) zigortutako harrokeriaren eredutzat hartzen zen, eta hori da, zalantzarik gabe, Bruegelek bere margolanaren bidez erakutsi nahi duena. Gainera, ingeniari, igeltsero eta langileen abiadura biziak bigarren ikasbide bat ere adierazten du: giza ahalegin askoren hutsalkeria. Bereak egin duen Nimroden eraikina esanahi hori irudikatzeko erabili zen Sebastian Branten Zoroen ontzian[7]  Bruegelek nahiko ongi ezagutzen ditu eraikuntza-prozedurak eta -teknikak, eta xehetasunak zuzenak dira. Jarduera horiek erakusteko duen trebetasunak gogora ekartzen du bere hil aurreko azken mandatua, hildakoan amaigabe utzitakoa, Brusela eta Anberes lotzen zituen kanala zulatzen erakusten zuten margolan dokumental batzuk zirela. [8]

Babelgo dorrea Kunsthistorisches Museumen dago erakusgai, Viennan. Gai bereko beste margolan bat Babelgo dorre "txikia", 1563 ingurukoa, Rotterdameko Museum Boijmans Van Beuningen-en dago.

Ikus ere aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Morra, Joanne. (2007). «Utopia Lost: Allegory, Ruins and Pieter Bruegel’s Towers of Babel» Art History in: 30.  doi:10.1111/j.1467-8365.2007.00538.x..
  2. a b c «The Tower of Babel» Art and the Bible (Noiz kontsultatua: 2011ko uztailaren 15a).
  3. Malam, John. (1999). Pieter Bruegel. Carolrhoda Books ISBN 1-57505-366-7..
  4. Morra, 202
  5. West, Andrew. «72 More Views of the Tower of Babel» BabelStone (Noiz kontsultatua: 2011ko uztailaren 15a).
  6. Pietro Allegretti, Brueghel, Skira, Milano 2003, s.v.
  7. This book's online text may be viewed at The Ship of Fools, Project Gutenberg.
  8. P. Allegretti, ibid.

Gehiago irakurri aldatu

Pieter Bruegel the Elder: Drawings and Prints. The Metropolitan Museum of Art ISBN 9780870999901..ISBN 9780870999901.  (fig. 5)

Kanpo estekak aldatu