Baath Alderdi Arabiar Sozialista

Baath Alderdi Arabiar Sozialista (arabieraz: حزب البعث العربي الاشتراكي Hizb Al-Ba'ath Al-'Arabi Al-Ishtiraki) arabiar alderdia izan zen, arabiar nazionalismo eta sozialismo uztartzen zituen baathismo bultzatzen zuena. Bere izenak pizkunde esan nahi du, mendebaldeko politikaren eraginatik aldetzearen aldekoak zirelako. Bere goiburua "Batasuna, Askatasuna, Sozialismoa" (wahda, hurriya, ishtirakiya) izan zen[1].

Baath Alderdi Arabiar Sozialista
حزب البعث العربي الاشتراكي
BuruzagiaMichel Aflaq, Salah al Din al Bitar eta Zaki al Arsuzi (1947)
Aflaq, al Bitar eta Akram al Hawrani (1952)
Sorrera1947ko apirilaren 7a
Desegitea1966ko otsaila
Ideologia politikoaArabiar sozialismo, arabiar nazionalismo, panarabismo eta baathismo
Nazioarteko kidetzaEz du

1947ko apirilaren 7an Michel Aflaq eta Salah al Din al Bitarrek zuzenduriko Arabiar Baath Mugimendua eta Zaki al Arsuzik zuzenduriko Arabiar Baath batu eta alderdia sortu zuten. Nahiz eta arabiar herrialde guztietan adarrak izan, Siria eta Iraken baino ez zuten botererik lortu. 1952an Akram al Hawranik zuzenduriko Alderdi Arabiar Sozialistarekin bat egin zuen.

1966an Aflaq eta Bitarren aurkako estatu-kolpe militarraren ondorioz, siriar eta irakiar adarrak banatu ziren, Qotri (edo erregionalista) siriar alderdia eta Qawmi (edo nazionalista) irakiar alderdia sortuz[2]. Biek Baath izena mantendu arren, etsai bilakatu ziren, batez ere Siriak Iran-Irak gerran Iranen alde egin zuenean.

Erreferentziak aldatu

  1. Franzén, Johan. (2011). Red Star Over Iraq: Iraqi Communism Before Saddam. Columbia University Press ISBN 0-23170-230-2..
  2. van Dam, Nikolaos. (1979). The Struggle for Power in Syria: Sectarianism, Regionalism and Tribalism in Politics. I B Tauris.

Kanpo estekak aldatu