Baal Hammon edo Baal Ammon, Kartagoko kolonian gurtzatutako feniziar jainko gogokoena zen. Beste zibilizazio esanguratsuen artean, greziarrek Kronos giza eta erromatarrek Saturno (mitologia) gisa identifikatzen zuten.

Baal Hammon
feniziar mitologia
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
BaliokideakDagon, Kronos, Saturno eta El
Familia
Ezkontidea(k)Tanit

Gainontzeko jainko eta jainkosen erregea izateaz gain, landarediaren ugalkortasunaz arduratzen zen dibinitatea bezala kontsideratzen zuten feniziarrek. Tradizionalki, bizarra eta aharien adarrak zituen gizon bat bezala identifikatzen zen. Tanit zen bere laguna gurtza testuinguruan.

Etimologia aldatu

Baal "jaun" hitzarekin erlazionatzen den bitartean, zaila da Hammon hitzaren jatorria eta esanahia identifikatzea; izan ere, egiptiar mitologian pisu handia duen jainkoarekin zerikusia izan dezake. Intsentsu aldareen jauna bezala baita ere kontsideratzen zen.

Gurtza eta ezaugarriak aldatu

Baal Hammonen omenean egindako gurtza ez zen soilik Kartagon eman, baizik eta Motia bezalako beste feniziar hiri edo kolonia batzuetan. Badirudi Baal Hamnonek kartagotar dibinitateen inguruko hegemonia K.a. V. mendean eskuratu zuela, Kartago eta Tiro arteko erlazioak, Himerako bataila zela eta, apurtu zirenean hain zuzen ere. Aditu batzuek, El izeneko jainko semitikoarekin edota Dagonekin lotu egin dute.

Kartagon eta Afrikako iparraldean Baal Hammon ahariarekin bereziki lotua izan zen eta Baal Qarnaim ('Bi adarren jauna') bezala ere gurtua izan zen aire zabaleko santutegi batean, Jebel Boukorninen ('Bi adarren muinoa'), Tunisian. Jainkoaren sinboloak ilargi erdia eta eguzki diskoa ziren.

Interpretatio graeca Kronos titanarekin identifikatu zuen. Antzinako Erroman Saturnorekin identifikatua izan zen, eta Erromaren eta Kartagoren arteko kultur trukeak, Bigarren Gerra Punikoaren ondorioz, Saturnalias jaiaren garapenean eragina izan zezakeen. Bere forma erromanizatuaren ezaugarriek, Afrikako Saturno bat bailitzan, Hammon (Amunus Alexandriako Filonen obran) ongarritasunaren jainko bat zela adierazten dute.

Greko-erromatarren iturriek diotenez, kartagotarrek beren seme-alabak erretzen zituzten Baal Hammoni egindako eskaintza gisa. Bere izenean giza sakrifizioak egiten ziren, "Molk", eskaintza erlijioso gisa. Denboraldi batean eztabaida izan da gai horren inguruan: Kartagoko tofetean aurkitutako giza gorpuzkiak arrazoi naturalengatik edo giza abortuen ondorioz hildako haurren hondakinei egotzi zitzaizkien; hala ere, gorpuzkien ugaritasunak, haurren heriotzaren adinak eta ustez haur batzuen ordez hiltzen ziren animalia-hondarren presentziak, ziurrenik familia boteretsuen seme-alabak, ia erabat baztertzen dute lehen ideia.

Geografia aldatu

Baal Hamon ere aipatzen da Itun Zaharreko abestirik ederreneko 8:11 an. Salomonen jabetza zen mahasti produktibo bat zegoen han, eta maizter batzuei eman zien, uzta amaitzean bakoitzak zilarrezko mila siklo ekartzearen truke. Baal-gad hiri kaananitarraren eta Aser tribuko Hammonen berdin-berdina omen zen. Beste batzuek Belamonekin identifikatzen dute, Erdialdeko Palestinan, Dothaimetik gertu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu