BK Frem
BK Frem, Boldklubben Frem edo BK Frem København Danimarkako futbol taldea da, Kopenhage hiriburukoa. 6 Liga eta 2 kopa irabazi ditu, gaur egun ordea Danimarkako 4 eta 5 mailaren artean ari da jokatzen.
Sorrera | 1886 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Valby Idrætspark edukiera: 12.000 lagun | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Claus Mohrhagen | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Henrik Gundersen | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Daniar 2. maila (3.a) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2016-17 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | http://www.bkfrem.dk/ | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|

HistoriaAldatu
Kopenhageko Valby-Sydhavnen auzoan fundatu zen 1886. urtean Fremskridtsklubbens Cricketklub izenarekin. Gobernuarekiko oposizioan zeuden gazteek antolatu zuten kirola eta ekintza politika uztartuz. Hasiera hartan cricket taldea izan zen baina 1887. urterako futbol taldea sortu zuen eta izena Boldklubben Frem, stiftet af Fremskridtsklubben izatera pasa zen (literalki, baloia aurrera kluba, Klub Aurrerakoiak sortua)
Historian zehar 6 Liga eta 2 Kopa irabazi ditu, garairik onenak 30. eta 40. hamarkadak izan zituelarik. Azkenengo titulua 1978ko Kopa izan zuen. 1997. urtean diru arazoak zirela eta maila gorena galdu zuen, eta 2010. urtean ere dirurik gabe gelditu denez Danimarkako 5. mailara eraman dute taldea.
PalmaresaAldatu
Liga eta Kopa sortu aurreko txapelketa ez ofizialak:
- Danimarkako txapelketa (1890-1903): 1902
- Kopenhageko txapelketa (1903-1936): 1904, 1923 eta 1933
- Kopenhageko Kopa (1910-1953): 1927, 1927, 1938, 1940, 1943, 1946
Euskal taldeen aurkako partidakAldatu
BK Fremek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
1967-68 | Ferien Kopa | 1. itzulia | Frem Athletic |
0-1 3-2 |
Athletic Frem |
Kanpo estekakAldatu
- (Danieraz) Webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka]