Erreinu (biologia)

Azpierreinu» orritik birbideratua)
Taxonomia maila nagusiak
(tarteko mailak ez dira ageri)

Erreinua izaki bizidunak sailkatzeko taxonomia talde nagusia da; filumez edo dibisioz osatuta dago.

Duela gutxi arte erreinu maila zen maila gorenena sailkapen biologikoan. Berrienetan domeinua da gorenen dagoena. Domeinu bakoitza erreinuetan zatitzen da eta hauek era berean azpierreinuetan, etab. Ondoren sailkapenaren mailarik altuenetako batzuk agertzen dira:

  • Domeinua
    • Erreinua
      • Azpierreinua
        • Goifiluma
          • Filuma

Oharrak: azpierreinuak eta goifilumak ez dira nahitaezkoak. Filuma animalietarako eta landareetarako (batez ere animaliak) erabili daitekeenez, eta dibisioa soilik landareetarako, filuma idatzi da hemen.

Historia

aldatu
 
Ernst Haeckelen hiru erreinuen sistemaren aurkezpena (Landareak, Protistak, Animaliak)

1735ean argitaratu zen Carolus Linnaeusen Systema Naturae liburuan bi erreinu bereizten ziren: Animalia animalientzako eta Vegetabilia landareentzako (mineralak ere sailkatu zituen hirugarren erreinu batean, Mineralia). Erreinu bakoitza klaseetan banatu zuen, geroago filum (animalientzako) eta dibisioetan (landareentzako) banatuko zirenak.

Gaur egungo sailkapen guztiek mineralak aparte uzten dituzte, birusak ere non kokatu jakin gabe geratzen direlarik ez baitira bizidunak, "paradoxikoki, mundu guztiak hil nahi dituen arren" (James Trefil, 1001 things everyone should know about science).

Lehen organismo zelulabakarrak aurkitu zirenean, esandako erreinu bietan zeuden. Baina bazegoen sailkagaitza zen forma kopuru nabarmen bat, eta aditu bakoitzak leku batean sailkatzen zituen: adibidez, Euglena alga. Ondorioz, Ernst Haeckelek hirugarren erreinu bat sortzea proposatu zuen beraientzat, Protista izenekoa.

Bi inperio, lau erreinu

aldatu

Bakterioek beste organismoek ez zuten zelula egitura bat zutela ikusteak Chatton bi inperiodun bizidunen banaketa bat egitera bultzatu zuten: nukleoa zuten bizidunak eukariotoan eta ez zutenak prokariotoan.

Chattonen proposamena ez zen bat-batean hartu; bere ordez, Herbert Copelandena erabiliagoa zen. Prokariotoei aparteko erreinu bat jarri zien, hasiera batean Mychota deitua baina geroago Monera edo Bacteria. Copelanden lau erreinuen sistemak animaliak eta landareak ez ziren eukariotoak Protista erreinuan batzen zituen.

Bost erreinu

aldatu

Robert Whittakerek onddoei (fungus) beste erreinu bat gehiago jarri zien. Elikatze desberdintasunetan oinarritzen da: bere landareak gehienbat autotrofo zelulanitzak ziren, animaliak heterotrofo zelulanitzak eta onddoak saprotrofo zelulanitzak. Gainontzeko erreinuetan, Protista eta Monera, kolonia zelulabakarrak bildu ziren.

Sei erreinu

aldatu

1980. urtearen inguruan filogenian erreinuak monofilikoak izan zitezen joera zegoen. Animaliak, landareak eta onddoak oso talde itxietara murriztu ziren eta gainontzekoak Protistan sartu ziren. ARN erribosomikoaren ikerketetan oinarrituta, Carl Woesek prokariotoak bi erreinutan banatu zituen, Eubacteria eta Archaebacteria deitzen zirenak (gero Bacteria eta Archaea izendatzera pasatuko ziren).

Laburpena

aldatu

Denboran zehar erreinuek izan duten bilakaera:

Linnaeus
1735
2 erreinu
Haeckel
1866
3 erreinu
Chatton
1937
2 inperio
Copeland
1956
4 erreinu
Whittaker
1969
5 erreinu
Woese
1977
6 erreinu
Woese
1990
3 domeinu
(aztertu gabea) | Protista Prokaryota Monera Monera Eubacteria Bacteria
Archaebacteria Archaea
Eukaryota Protista Protista Protista Eukaryota
Plantae
(Vegetabilia)
Plantae Fungi Fungi
Plantae Plantae Plantae
Animalia Animalia Animalia Animalia Animalia

Kanpo estekak

aldatu