Azizulhasni Awang

txirrindulari malaysiarra

Muhammad Azizulhasni bin Awang: Estatu titulu, DPMT, KMN, AMN (Kuala Dungun, Terengganu, Malaysia, 1988ko urtarrilaren 5a) Malaysiako pistako txirrindulari profesionala da. Duen altuera txikiagatik "The Pocket Rocketman" goitizenaz izendatua, Udako Olinpiar Jokoetan domina irabazi duen Malaysiako txirrindulari lehena eta bakarra da[1].

Azizulhasni Awang

Bizitza
JaiotzaKuala Dungun (en) Itzuli1988ko urtarrilaren 5a (36 urte)
Herrialdea Malaysia
Hezkuntza
HeziketaVictoria University (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Pisua69 kilogramo
Altuera166 zentimetro
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
thepocketrocketman.blogspot.com

2008ko Udako Olinpiar Jokoen Nazioen desfilean, Malaysia Taldeko bandera nazional eramaile izan zen Azizulhasni. 2009an, bere lehenengo Mundu Txapelketan, zilarrezko domina irabazi zuen esprintean[2]. Bere estreinako domina olinpikoa 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan lortu zuen, brontzea, banakako keirin modalitatean[3]. 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina irabazi zuen banakako keirin kategoria berean[4].

2017an, bere lehen Munduko Txapelketa irabazi zuen keirinean[5], eta ortzadarraren elastiko preziatua jantzi zuen Malaysiako lehena izan zen[6].

Hastapenak eta hezkuntza aldatu

Azizulhasni Dungun, Terengganu (Malaysia), jaio zen, Awang Embong eta Rokiah Husin bere guraso biologikoarengandik. Bere familiako bederatzi seme-alabetatik zortzigarrena da, eta Mustafa Ngah eta Selamiah Yong-ek adoptatu zuten[7][8]. Azizul 10 urterekin hasi zen txirrindan ibiltzen, bere lehen entrenatzaile Rozimi Omar-ek aurkitu, eta skate-a uzteko eta txirrindularitzan zentratzeko gomendatu zion[9][10]. Eskerrak eman zizkion bere aita zenari, UPSRn 4A 1B eskola-titulua lortu ondoren sari gisa bizikleta bat emateagatik[11]. Azizulek lehen hezkuntza Sekolah Kebangsaan Batu 48n jaso zuen, eta, bigarren mailako ikasketak, Dungungo Sekolah Menengah Kebangsaan Sultan Omar-en jarraitu zituen. PMR azterketaren ondoren, MRSM, Science School eta Bukit Jalil Sports School-en eskaintzak jaso zituen. Azkenean, Bukit Jalil-eko kirol eskola nazionalera joatea aukeratu zuen txirrindularitzan zuen interesagatik eta, gainera, garai hartan mediku edo kirolari izateko asmoa zuelako.

Azizul kirol zientzietan lizentziatua da (Kirol Mugimenduan Lizentziatura) Melbourneko Victoria Unibertsitatean, Australian[12]. 2015ean, Victoria Unibertsitateko Blue Saria jaso, eta Australiakoa ez den lehen atleta bihurtu zen [13].

Ibilbidea aldatu

Azizulhasniren lorpen handienak 2017ko UCI Pista Txirrindularitzako Mundu Txapelketan[14] urrezko domina eta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina irabaztea izan dira. Beste lorpenen artean, 2009ko Mundu Txapelketan sprint kategorian zilarrezko domina eta 2010eko Munduko Txapelketan keirin kategorian zilarrezko domina daude. 2009 eta 2010ean, Malaysiako Urteko Kirolari izendatu zuten.

2011ko otsailean, Azizul istripu batean nahastuta egon zen Manchesterren, Mundu Kopako keirin ekitaldiko finalean, non lesio larria izan baitzuen 20 cm-ko egurrezko ezpala bat hankatik sartuta. Urte hartan, Munduko Txapelketatik kanpo geratu zen[15].

2017ko Asiako Hego-ekialdeko Jokoetan, Azizul urrezko dominaren 111. irabazlea izan zen, eta Malaysiarako urrezko domina lortu zuen Nilaiko Belodromo Nazionalean, gizonezkoen esprint kategorian txapeldun izan ondoren. Azizul, 2017ko Asiako Hego-ekialdeko Jokoetan, Malaysiako bandera-eramaile ere izan zen Cheong Jun Hoong urpekariarekin eta Mohd Al-Jufferi Jamari silat erakuslearekin batera[16][17].

Bizitza pertsonala aldatu

Azizul Athiah Ilyana Abd Samat-ekin ezkondu zen 2010eko urtarrilaren 30ean[18]. Bikotea Melbournen bizi da beren bi alabekin[19].

Lorpenak aldatu

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, brontzeko domina lortu zuen keirin modalitatean, Jason Kenny britaniarraren (urrezkoa) eta Matthijs Büchli herbeheretarraren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz[20][21].

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu zuen keirin modalitatean, Jason Kenny britainiarraren (urrezkoa) atzetik eta Harrie Lavreysen herbeheretarraren aurretik sailkatuz[20][21].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Rio de Janeiro
  Brasil
  Txirrindularitza
gizonezkoa[22].
2020 Tokio
  Japonia
  Txirrindularitza
gizonezkoa[23].
Pista Txirrindularitzaren Munduko Sailkapena
  • 2008/09 – 1. Keirin
  • 2010/11 – 1. Keirin
Munduko Txapelketak
  • 2009 -  Sprinta
  • 2010 -  Keirin
  • 2015 -  Keirin
  • 2016 -  Keirin
  • 2017 -  Keirin
  • 2020 -  Keirin
  • 2020 -  Sprinta
Asiako Jokoak
  • 2010 -  Keirin
  • 2018 -  Sprinta
  • 2018 -  Taldeko esprinta
  • 2018 -  Keirin
Mankomunitateko Jokoak
  • 2010 -  Taldeko esprinta ( Josiah Ng eta Mohd Rizal Tisinekin )
  • 2014 -  Keirin
Joko Olinpikoak

Sariak eta lorpenak aldatu

  • Sportswriters Association of Malaysia (SAM)-100Plus atleta onenaren saria: 2009, 2017[24]

Ohoreak aldatu

Malaysiako ohoreak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «'Pocket rocket' wins Malaysia's first track medal» New Straits Times 17 August 2016.
  2. Azizulhasni menang perak Kejohanan Dunia. .
  3. «Rio 2016 Keirin men Results» Olympics.
  4. «Cycling Track - Men's Keirin» Tokyo 2020 Olympics.
  5. «Thrilling racing on day two of UCI Track World Championships presented by Tissot» Union Cycliste Internationale 13 April 2017.
  6. Lim Teik Huat. (14 April 2017). «Azizul finally wins coveted rainbow jersey after a 10-year wait» The Star.
  7. «Thank you to my lovely wife, Athiah Ilyana» Azizulhasni Awang 14 April 2017.
  8. «Azizul Hasni Awang» Portal Maklumat Rakyat (Ministry of Information) 11 July 2018.
  9. Wan Noriza Meor Idris. (1 March 2015). «Rough ride to stardom» Malay Mail.
  10. Arnaz M. Khairul. (3 November 2015). «The national hero we never knew: A tribute to Rozimi Omar» New Straits Times .
  11. Fatimi Ndaiah Zainudeen; Norzasrudin Mohamed Nor. «Jaguh dari Dungun» Kosmo!.
  12. VU scholar brings home bronze in Rio. vu.edu.au 18 August 2016.
  13. VU Sports Awards. vu.edu.au.
  14. «Awang Azizulhasni revels in Malaysia's first world track gold» Eurosport 13 April 2017.
  15. «Azizulhasni Awang to have 20cm splinter surgically removed after crash» The Guardian 20 February 2011.
  16. Lim Teik Huat. (7 August 2017). KJ: Three world champs to be flag-bearers at SEA Games opening ceremony. TheStarOnline.
  17. Azharie, Farah. (29 August 2017). Azizulhasni: Making it 111 gold medals for Malaysia at the Sea Games 2017. NSTOnline.
  18. «Thank you to my lovely wife, Athiah Ilyana» Azizulhasni Awang 14 April 2017.
  19. «Azizulhasni's bronze medal, the fruit of family sacrifice» The Malay Mail 17 August 2016.
  20. a b «Azizulhasni bin Awang» olympedia.org 2022-04-06an begiratua(Ingelesez)
  21. a b «Azizulhasni bin Awang»[Betiko hautsitako esteka] Olympics.com 2022-04-06an begiratua (Gaztelaniaz)
  22. "Txirrindularitza, gizonezkoa, Keirin, emaitzak 2016" olympedia.org (Ingelesez)
  23. "Txirrindularitza, gizonezkoa, Keirin, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  24. Lim, Teik Huat. (2 March 2018). «Azizulhasni bags his last SAM-100Plus award on the trot» The Star.
  25. Rajes Paul. (10 September 2017). «Chong Wei all fired up» The Star.
  26. a b Semakan Penerima Darjah Kebesaran, Bintang dan Pingat. .
  27. Azizulhasni, lima doktor dikurnia gelaran Datuk. Harian Metro 18 July 2021.
  28. Lim Teik Huat. (19 July 2021). «Right mojo for Jojo» The Star.

Kanpo estekak aldatu