Azetona peroxido
Azetona peroxidoa edota triazetona triperoxidoa, peroxido organiko bat da, bai eta oso leherkorra den substantzia ere. 1895ean Richard Wolffenstein alemaniar kimikariak aurkitu zuen.
Azetona peroxido | |
---|---|
Konposizioa | diacetone diperoxide (en) eta triacetone triperoxide (en) |
Aurkitzailea | Richard Wolffenstein (en) |
Mota | nahaste |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,18 g/cm³ |
Identifikatzaileak | |
CAS zenbakia | 1336-17-0 |
Atentatu terrorista ugaritan erabili izan den lehergaia da, adibidez, Estatu Islamikoak sarri erabili izan du, ekoiztea merkea izateaz gain, drogerietan salgai dauden etxeko produktu arruntekin egin baitaiteke: azido sulfurikoa, hidrogeno peroxidoa (ur oxigenatua) eta azetona; horregatik maiz eta bereziki hedabideetan Satanen Lehergaia ezizena jaso ohi du. Sobietar Batasuna osatzen zuten herrialdeetan kisa (errusieraz: киса, euskaraz: «katutxo» esan nahi du) izendapenaz ezaguna da.
Peroxiazetona tenperatura, frikzioa eta talkekiko oso sentikorra da. Berau erabili izan duten kimikari profesionalak ere istripuen ondorioz hilak suertatu izan dira.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |