Azalilun urteroko
Azalilun urterokoa (Hymenochaetopsis tabacina) Hymenochaetaceae familiako onddo espeziea da.[1] Ez du haragirik jateko.
Azalilun urterokoa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Hymenochaetales |
Familia | Hymenochaetaceae |
Generoa | Hymenochaetopsis |
Espeziea | Hymenochaetopsis tabacina |
Sinonimoa: Thelephora tabacina, Hymenochaete tabacina.
Deskribapena
aldatuKarpoforoa: Biguna, hasieran erresupinatua, plaka leun txikien forma dute, eta elkarren artean elkartuz joaten dira, urteko gorputz emankorrak eta meheak sortu arte, inbrikatu samarrak. Proiektatutako goiko zatia tomentuduna eta zonatua da, eta ertz estua du, horiz koloreztatua izan ohi da, eta tonu orokor arre-lehoi kolorekoarekin kontrastea egiten du.[2]
Etimologia: Hymenochaete terminoa grekotik dator, himenioa esan nahi duen "huménaios" hitzetik eta ilea, himenioa zurdekin, esan nahi duen "chaete" hitzetik. Himenioan perretxikoak dituelako. Tabacina epitetoak "(nicotiána) tabácum" karpoforoaren kolorea aipatzen du.
Jangarritasuna
aldatuEz da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
aldatuHurbileko espezieak: Hymenochaete rubiginosa delakoa, hau trinkotasun gogorrekoa, eta arre-herdoil kolorekoa da. Hymenochaete mougeotii espeziea, honen himenioa gorri-purpura kolorekoa da eta izeien gainean hazten da. Hymenochaete cinnamomea ere bai, honek kanela kolorea du eta bilbe biguna.
Sasoia eta lekua
aldatuUrte osoan, hostozabalen gainean. Ohikoa.
Banaketa eremua
aldatuIpar Amerika, Venezuela, Brasil, Europa, Errusia, Uzbekistan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Taiwan, Hegoafrika, Kongoko Errepublika Demokratikoa,.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 611 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.