Aysheaia Kanbriar garaian bizi izan zen animalia genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Espezie bakarra ezagutzen da, Aysheaia pedunculata.

Aysheaia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaLobopodia (en) Lobopodia
Generoa Aysheaia
[[|]]
Aysheaia-ren interpretazio artistikoa.
Aysheaia-ren SD interpretazioa.

Etimologia aldatu

Fosila aurkitu zen Burgess Shale aztarnategitik gertu dagoen Wapta glaziarraren iparraldean Ayesha izeneko mendi tontorra dago. XX mendearen hasieran Aysha izena zuen, horrela ikusten da 1904 urteko mapa batean.

Aurkikuntza eta taxonomia aldatu

Charles Doolittle Walcott paleontologo estatubatuarrak aurkitu eta deskribatu zuen 1911 urtean. Berehala hartu zion zizare itxura, fosilari burua falta zitzaiola uste zuen arren. Onikoforoen taldean sartu zuen. Harry B. Whittingtonek 1978an onikoforoetatik bereizitako filum propio batean kokatu zuen, Lobopodoen taldean[1].

1990. hamarkadan Txinan aurkituriko fosil berrien ikerketetan Aysheaia eta antzeko fosilak artropodo eta onikoforoen lerro filogenetikotik garai goiztiar batean aldenduriko izakiak zirela ondorioztatu zuten[2].

Aysheaia pedunculata-ren fosil gehienak Burgess Shale aztarnategian aurkitu dira, 20 hain zuzen ere[3]. Munduko beste leku batzuetan 19 baino ez dira aurkitu. Utah estatuko Wheeler formazioan bigarren espezie bat agertu zela uste izan zen, Aysheaia prolata, baina Stanleycaris anomalocarididoaren luzakin bat zela forgatu zen beranduago[4]. Txinako Maotianshan Shales aztarnategian antzerako animaliak aurkitu izan dira.

Deskribapena aldatu

Aysheaia beldarraren itxurako animalia bat da. Gaur egungo onikoforoen antz handia zuen baina ez zeukan ez antena ez barailarik[5]. 1 eta 6 zentimetroko luzera duten fosilak aurkitu dira. Aysheaia-ren gorputzak hamar segmentu zituen eta bakoitzetik hanka pare arantzatsu eta eraztunduna ateratzen zitzaion[1]. Ez zuen buruaren itxurako egiturarik. Ahoaldean hanka bezala erabil zitzakeen bi hanka luze zituen eta ahoaren inguruan hatz itxurako sei luzakin.

Bizimodua aldatu

Belakietatik gertu aurkitu izan da eta hauetaz elikatzen zela pentsatzen da. Harraparietatik ihes egiteko belakien artean ezkutatuko zen. Bere hanketako erpeak belakiei gogor eusteko erabiliko zituen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b Whittington Harry Blackmore. (1978-11-16). «The Lobopod Animal Aysheaia Pedunculata Walcott, Middle Cambrian, Burgess Shale, British Columbia» Philosophical Transactions of the Royal Society of London. B, Biological Sciences 284 (1000): 165–197.  doi:10.1098/rstb.1978.0061. (Noiz kontsultatua: 2019-03-23).
  2. «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-23).
  3. CARON, J.-B.; JACKSON, D. A.. (2006-10-01). «TAPHONOMY OF THE GREATER PHYLLOPOD BED COMMUNITY, BURGESS SHALE» PALAIOS 21 (5): 451–465.  doi:10.2110/palo.2003.p05-070r. ISSN 0883-1351. (Noiz kontsultatua: 2019-03-23).
  4. (Ingelesez) «(PDF) Aysheaia prolata from the Wheeler Formation (Cambrian, Drumian) is a frontal appendage of the radiodontan Stanleycaris» ResearchGate (Noiz kontsultatua: 2019-03-23).
  5. Robison, R. A.. (1985). Affinities of Aysheaia (Onychophora), with Description of a New Cambrian Species. Journal of Paleontology. Paleontological Society. 59 (1):, 226–235 or..

Kanpo estekak aldatu