Aya Nakamura
Aya Coco Danioko (Bamako, Mali, 1995eko maiatzaren 10a), Aya Nakamura izen artistikoagatik ezagunagoa, Maliko jatorria duen abeslari eta musikagile frantziarra da.[1] Bere izen artistikoa NBC telebistako Héroes-en fikziozko telesailan agertzen den Hiro Nakamura pertsonaiagatik aukeratu zuen.[1]
Aya Nakamura | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Aya Danioko |
Jaiotza | Bamako, 1995eko maiatzaren 10a (29 urte) |
Herrialdea | Mali (1995 - Frantzia (2021eko apirilaren 30a - |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Niska (en) (2018 - 2019) Vladimir Boudnikoff (en) (2020 - 2022) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa Banbara hizkuntza |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta musikagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Aya Nakamura |
Genero artistikoa | afrobeata French R&B (en) pop musika pop urbaine (en) zouk (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Warner Music France (en) Rec. 118 Parlophone (en) |
Bere musika online argitaratuz hasi zen, eta «Karma» eta «J’ai mal» abestiei esker jarraitzaile asko lortu zituen. Fababy rap abeslariarekin batera egindako «Love d’un voyou» abestiak Frantziako musika arrakasten zerrendetan sartu zuen Nakamura. Lehen albuma, Journal Intime, hainbat abeslariren kolaborazioarekin kaleratu zuen 2017an. Abesti horiek Bamakoko Modibo-Keïta estadioan aurkeztu zituen Davido abeslari nigeriarraren kontzertuan.[1].[2]
Urtebete geroago, Nakamura izeneko bigarren estudio-albuma argitaratu zuen Djadja abesti ezagunarekin.[3] Lan berri horrek diamante-diskoaren saria lortu zuen Frantzian 550.000 disko baino gehiago saltzeagatik.[4]
Biografia
aldatuHaurtzaroa eta gaztaroa
aldatuAya Danio Maliko Bamakon hirian jaio zen 1995eko maiatzaren 10ean. Griot-en familia batean hazi zen (Afrikako mendebaldeko ahozko tradizioko istorioen kontalariak). Bost anai-arrebetatik nagusiena da. Aya txikia zelarik, Parisko iparraldeko auzo pobreetara bizitzera joan zen familia, Aulnay-Sous-Boisen auzora.[1]
2014-2017: Hasiera eta lehen arrakasta Journal intime-rekin
aldatu2014. urtean, 19 urte zituela,"Karma", lehen disko motza, kaleratu zuen Facebooken. Seysey ekoizlearen laguntzarekin, amodio haustura bati buruzko J'ai mal abestia egin zuen zouk melodiaz. 2015ean «Brisé» kanta kaleratu zuen Christopher Ghenda musikagilearekin. Geroago, «Love d’un Voyou'» abestia egin zuen Fababy rap abeslariarekin.
Bere sustrai kulturalei omenaldia egiteko asmoz, Bamakoko Modibo-Keïta estadioan egin zuen bere aurkezpena jende aurrean. Davido abeslari nigeriarraren kontzertuan irekiera-ekitaldia egin zuen. 2016ko urtarrilean, grabazio-kontratua sinatu zuen Rec 118rekin, Warner Music France-ren diskoetxea. Urte horretan bertan kolaborazioak egiten jarraitu zuen, eta bigarren diskoa, «Super Héros», kaleratu zuen Gradur rap abeslariarekin.
Lehen albuma, Journal intime, 2017ko abuztuaren 25ean argitatu zuen. Albumak Platino ziurtagiria jaso zuen Frantzian.[5] Irailaren 23an Pariseko La Nuit du Mali ekitaldian parte hartu zuen Maliko Independentziaren Eguna ospatzeko. Eszenatokian Oumou Sangaré abeslaria eta Malaysiako beste artista batzuk ere egon ziren, besteak beste, Cheick Pitane Seck, Lassana Hawa eta Mokobé.[6]
2018: Nakamura
aldatu2018ko apirilaren 6an, Ayak «Djadja» kaleratu zuen, bere bigarren albumeko lehen kanta. Bigarren albuma Frantziako abesti arrakastatsuen zerrendetako lehen postuan egon zen eta diamante saria jaso zuen.[7] Abesti horrek Herbeheretako zerrendetan lehenengo tokian egotea ere lortu zuen. Edith Piaf abeslaria izan zen hori lortu zuen lehen frantziar abeslaria, «Non, je ne regrette rien» abestiarekin.[8] «Djadja» izan zen, halaber, Holandako abestien ospe-zerrendetan lehenengo tokira heldu zen bigarren frantziar kanta; aurretik, Stromae artista belgikarraren «Alors on danse» abestiak ere lortu zuen 2009. urtean..[erreferentzia behar]
2018ko abuztuan «Copines» abestia merkaturatu zuen eta diamante-ziurtagiria jaso zuen. Azaroaren 2an estudioko bigarren albuma argitaratu zuenean, arrakasta handia lortu zuen, izan ere, Frantziako musika zerrendetako lehen hamar tokietan album bereko zazpi kanta izatea lortu baitzuen. Hori lortu duen lehenengo emakume abeslaria izan da.
2019ko apirilean, «Pookie» abestiaren bideoa argitaratu zuen, 2019an gehien ikusi zen bideo frantsesa izan zen, ordura arte 200 milioi bisita baino gehiago izan zituena eta diamante-ziurtagiria jaso zuen Ayaren hirugarren abestiak. Abesti hauen ostean, 2019ko martxoan lehen musika birari hasiera eman zion eta ondoren Zenith musika bira egin zuen 2019ko udazkenean.
2019ko maiatzean, New York Times-ek Europan gaur egun musika- eta gizarte-arloan egiten den musika-ekitaldirik garrantzitsuenetakotzat hartu zuen.[9] 2019ko ekainean, BET Awards 2019 sarirako izendapena lortu zuen «Nazioarteko Ekitaldirik Onena» atalean.[10] Urte bereko abuztuan, YouTubeko kanalean ikusle gehien zuen frantziar emakume abeslaria izan zen. Urte bereko urrian, Espainian eta Portugalen Platino ziurtagiria jaso zuen Djadja albumak; Italian, berriz, Platino ziurtagiri bikoitza lortu zuen Pookie abestiak.[11][12]
YouTubek 2019. urtean ikusle gehien lortu zituen artista frantziarra izendatu zuen, eta Spotifyn gehien agertutako frantziar abeslaria ere izan zen.[13]
2020: Aya
aldatuUztailaren 17an, Aya Nakamurak abesti berri bat kaleratu zuen, Jolie Nana, hirugarren diskoaren lehen abestia. Abesti honekin ere arrakasta handia lortu zuen, Frantziako abesti ezagunen zerrendetan lehen postua lortu baitzuen, eta bi asteren buruan urrezko ziurtagiria jaso zuen.[14] Urriaren 9an, Doudou, albumeko bigarren abestia kaleratu zuen.
Azaroaren 13an agertuko zen album berria iragarri zuen urriaren 15ean. Disko honetan Stormzy, Ms Banks eta OBOYrekin abestiak egin zituen.
2023: DNK
aldatuDNK da bere laugarren albuma. 2023ko urtarrilaren 27an kaleratu zuen Warner Music France-ren bidez. Albumean SDM, Tiakola, Myke Towers eta Kim abeslariekin ere abesten du. Albuma kaleratu aurretik, SMS eta Baby abestiak kaleratu zituen. 2023ko urtarrilaren 6an laugarren albumaren berri eman zuen YouTuben zuzeneko transmisio batean. Horretaz gain, txanodun jertseak, elastikoak eta CDak salduko zituztela iragarri zuen. 2023ko maiatzaren 26an Accor Arenan emango zuen kontzerturako sarreren aurresalmenta iragarri zuen eta ia berehala agortu ziren.[erreferentzia behar]
BIRA
aldatu- 2019: Nakamura Tourra
- 2023: DNK Tourra
Sariak eta izendapenak
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ a b c d Amrani, Iman. (23 de enero de 2019). Aya Nakamura: afropop's reluctant face of empowerment. ISSN 0261-3077..
- ↑ AFP. (2020-11-22). «Aya Nakamura, la nueva reina del pop en Francia» El Universo.
- ↑ LOS40. (2020-10-08). «Aya Nakamura, el empoderamiento femenino del Género Urbano | Música» LOS40.
- ↑ «Les certifications» SNEP.
- ↑ «Les certifications» SNEP.
- ↑ «La première « Nuit du Mali » électrise Paris-Bercy» RFI 24 de septiembre de 2017.
- ↑ «lescharts.com - Aya Nakamura» lescharts.com.
- ↑ Cannone, Robin. (11 de octubre de 2018). «Aya Nakamura, l'Europe est totalement gaga de la chanteuse française de Djadja» Le Figaro.fr.
- ↑ 15 European Pop Acts You Might Not Know, but Should. 22 de mayo de 2019 ISSN 0362-4331..
- ↑ Aya Nakamura nominée au BET Awards. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «El portal de Música» www.elportaldemusica.es.
- ↑ «Certificazioni - FIMI» www.fimi.it.
- ↑ «Becoming the most-streamed French female artist in France and the world, meet Malian-born star Aya Nakamura» Face2Face Africa 12 de diciembre de 2019.
- ↑ «https://twitter.com/snep/status/1290179731610951680» Twitter.