Jevdokia (Avdotia) Ilinitxna Istomina[1] (errusieraz: Евдокия (Авдотья) Ильинична Истомина; San Petersburgo, 1799ko urtarrilaren 17agreg./urtarrilaren 6ajul.ibidem, 1848ko uztailaren 8agreg./ekainaren 26ajul.) errusiar ballet dantzaria izan zen[2].

Avdotia Istomina

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1799ko urtarrilaren 6a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaSan Petersburgo1848ko ekainaren 26a (juliotar egutegia) (49 urte)
Hobiratze lekuaBolsheohtinskoe cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: kolera
Hezkuntza
HeziketaPetersburg Theater School (en) Itzuli 1816)
Jarduerak
Jarduerakballet dantzaria eta aktorea

Find a Grave: 23744873 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu
 
Henri-François Riesener. Avdotia Istomina (1820)

Avdotia Istomina San Petersburgon jaio zen 1799an. Umezurtz geratu zenean, Antzerki Inperialeko Eskolan onartu zuten, non haurrak segurtasun osoz bizi zitezkeen[3]. Charles-Louis Dideloten ikaslea[4], 1815ean egin zuen debuta San Petersburgoko Antzoki Inperialean. Arrakasta handiena Flore eta Zefiro, Afrikako lehoia (1818), Bagdadeko kalifa, Eutimio eta Eucharis, Roland eta Morgana, Lise eta Colin (1820) eta Narbonako Laelia balletetan izan zuen[5]. Dideloten balletetan ia rol nagusi guztiak lortu zituen. Oin-puntetan dantzatu zuen lehen errusiar dantzaria izan zen[3]. Horrez gain, edertasunagatik ezaguna egin zen, eta Aleksandr Puxkinek Eujenio Onegin eleberrian aipatu zuen[6].

1836ko urtarrilaren 30ean azken aldiz igo zen eszenatokira eta dantza errusiar txiki bat dantzatu zuen[3]. 1840ko hamarkadan Pavel Ekunin aktorearekin ezkondu zen[5][3].

1848an hil zen San Petersburgon, kolerak jota[5].

Erreferentziak

aldatu
  1. 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
  2. (Ingelesez) Pushkareva, Natalia. (1997). Women in Russian History: From the Tenth to the Twentieth Century. M.E. Sharpe, 300 or. ISBN 978-1563247972..
  3. a b c d (Errusieraz) «Авдотья Истомина» Записки Дикой Хозяйки (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
  4. (Ingelesez) Homans, Jennifer. (2013). Apollo's Angels: A History Of Ballet. Granta Books, 672 or. ISBN 9781847084545..
  5. a b c (Errusieraz) «Истомина, Евдокия Ильинична» Энциклопедический словарь Брокгауза и Ефрона XIII: 476. (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).
  6. (Ingelesez) Kisselgoff, Anna. «Dance» The New York Times 1971-08-22 (Noiz kontsultatua: 2024-07-13).

Kanpo estekak

aldatu