Autonomia kalea (Donostia)
Autonomia kalea Gipuzkoako Donostia hiriburuko kale bat da. Amara kalearen eta Easo plazaren arteko elkargunean hasten da, Amara Zaharrean, eta Morlans pasealekuarekin elkartzen den lekuan amaitzen da.
Autonomia kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°18′42.2″N 1°58′54.1″W / 43.311722°N 1.981694°W |
Historia
aldatu1907ko abuztuaren 27an "Osasun Iturri kale partikularraren eta errepidearen artean zegoen" pasealekuari Paseo de la Autonomia (Autonomia pasealekua) izena ematea erabaki zen Euskal Herrian jaiotako guztiengan eta bertan jaio gabe ere bertan bizi diren guztiengan errotutako autonomia-sentimenduen oroimenez. 1938ko martxoaren 15ean izena aldatu eta Tercio de Oriamendi izena eman zitzaion (Donostian 1936ko irailean sartu zen batailoietako bat hain zuzen ere). 1979ko uztailean kaleari berriz ere aurreko izena jartzea erabaki zen.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Donostiako kale-izendegia. (Noiz kontsultatua: 2016-08-25).