Didgeridoo munduko haize instrumenturik zaharrenetakoa da, 40.000 urtetik gora ditu, eta australiar aborigenen kulturatik dator.

Didgeridoo.

Termitek naturalki zulatutako enbor huts bat da eta zulotik putz eginda soinu grabe bat ateratzen da. Ez daude bi didgeridoo berdin. Bakoitzak bere ahots propioa du.

Luzeran 1.5 metrotik 2 metrotara neurtzen dute eta diametroa 2 zentimetrotik 5 era.

Aborigenek beraien kantu, ospakizun eta erritualetan erabili ohi dute instrumentu laguntzaile bezala: batek abestu eta makilak jotzen ditu besteak didgeridooarekin laguntzen dio bitartean.

Izen ugari ditu didgeridooak. Yidaki da ezagunena eta erabiliena aboriginen artean. Hona hemen batzuk: Djalupu, Maluk.

Benetako didgeridooa eukaliptozkoa izan arren, gaur egun, modu eta material askotakoak daude: plastikozkoak (pvc), banbuzkoak, tekazkoak, pitazkoak , beiraz egindakoak,edozein egurrezkoak... hori bai ,hauek ez dira termitek jandakoak baizik eta tornoz zulatutakoak edo banbuaren kasuan naturalki hutsa da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu