Augusta Innes Withers

Natura zientzien ilustratzaile

Augusta Hanna Elizabeth Innes Withers, Baker ezkondu aurretik (Gloucestershire, 1792 – Londres, 1877), natura zientzia ilustratzaile ingelesa izan zen.

Augusta Innes Withers

ganberako margolari

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAugusta Baker
JaiotzaGloucestershire, 1793
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
 Britainia Handiko Erresuma
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaLondres, 1877 (83/84 urte)
Jarduerak
Jarduerakbotanika ilustratzailea, ilustratzailea, zientzia ilustratzailea eta liburuzaina
Lantokia(k)Londres
Enplegatzailea(k)John Lindley
Royal Horticultural Society (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Bizitza aldatu

Augusta Innes Withers Gloucestershireko elizgizon baten alaba zen, Erresuma Batuko Jorge IV.a Printze erregeordearen kapilauarena.

Londresen bizi izan zen bizitza osoan.

Theodore Gibson Withers-ekin ezkondu zen 1822ko uztailaren 23an, Marylebonen, bera baino hogei urte gehiago zituen kontulariarekin.[1]

Lana aldatu

Pintura eskolak emateaz gain, margolari aktiboa izan zen 1827 aurretik 1865era arte.

Bere margo lanen erakusketak egin zituen 1829tik 1846ra Royal Academyn (‘Errege Akademia’n), Royal Society of British Artistsen (‘Artista Britainiarren Errege Elkartea’), Royal Institute of Painters in Water Colours/New Watercolour Society elkartean (‘Akuarela margolarien Errege Institutua/ Akuarela elkarte berria’)[2] eta baita fundatzaile eta kide zen Society of Female Artists (‘Emakume Artisten Elkartea’n) 1857 eta 1858an.[3]

Liburu eta aldizkari ilustratuak egiten ere lan egin zuen. Hori dela eta, John Claudius Loudon botanikoak 1831ean, Gardener's Magazine (‘Lorazainen magazina’) aldizkarian, idatzi zuen Augusta Innes Withersek gaitasun handia zuela: bai loreak botanika aldetik marrazteko bai eta fruituak baratzezaintzaren ikuspegitik marrazteko (barietateak bereizteko moduan) gai zelako, bere lana oso erabilgarria egiten zuena.[4]

William Jackson Hookerrek frutei buruzko proiektu bat hasi zuen, lantzen ziren barietateen izenak eta sinonimoak eguneroko hizkuntzan argitzeko eta bereizteko asmoz. Horretarako, akuarela bidezko irudidun 10 liburukiko lana egiten hasi zen. 1820an, bihotzekoa izan zuen eta ezin zuenez lana bukatu, lau artistari enkargatu zieten lana; horien artean zeuden Augusta Innes Withers eta Barbara Cotton.[5] Bitxikeria gisa esa behar da, hau gertatu zela, nahiz eta aurretik Withersi botanika iustratzaile gisa lana ukatu zion Hookerren zema, Joseph Dalton Hookerrek.[6]

Augusta Innes Withersek 12 irudi margotu zituen Robert Thompson baratzezaintzako adituaren The gardener's assistant (‘Lorazainaren laguntzailea’) lanerako.[7]; baita James Bateman hortikulturalistaren Orchidaceae of Mexico and Guatemala ‘Mexiko eta Guatemalako orkideazeak’ lanerako eta Benjamin Maunden The Botanist (‘Botanikaria’) lanerako.[8]

Ezaguna egin zen ere, John Lindleyren Pomological Magazine (‘Pomologia magazina’) aldizkarian irudiak egiteagatik eta Sarah Drake-kin egindako kolaborazioagatik; Transactions of the Horticultural Society of London, Illustrated Bouquet (1857-1863) eta Curtis's Botanical Magazine aldizkarietarako irudiak egiteagatik.[8]

"Flower Painter in Ordinary" (erreginaren margolaria) izateko postua lortu zuen Adelaida eta Viktoria erreginentzat.[8]

Ondarea aldatu

Bere margoak gordeta daude bai Londresko Historia Naturalaren Museoan, bai Royal Horticultural Society, bai eta Cambridge Unibertsitatearen Fitzwilliam Museoan ere.[9]

Bere gutun batzuk gordetzen dira Windsorreko gazteluan.[10]

Irudiak aldatu

  Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak aldatu

  1. "Theodore Gibson Withers". Ingalaterrako ezkontzak, 1538–1973, In familysearch.org.
  2. Christopher Wood Gallery Artxibatua azaroa 23, 2009, hemen: Wayback Machine
  3. Society of Female Artists. Lehen Erakusketa, Londres, 1857 eta Bigarren Erakusketa, Londres, 1858.
  4. Leicester Galleries
  5. Lindley Library Collections Artxibatua maiatza 26, 2009, hemen: Wayback Machine
  6. Florilegius[Betiko hautsitako esteka]
  7. Thompson, Robert; Withers, Augusta Innes (1859). The gardener's assistant: practical and scientific ; a guide to the formation and management of the kitchen, fruit, and flower garden, and the cultivation of conservatory, green-house, and stove plants, with a copious calendar of gardening operations. Londres: Blackie & Son.
  8. a b c "Augusta Inners Withers" In Benezit Dictionary of British Graphic Artists and Illustrators, 1. liburukia, Oxford University Press.
  9. Ogilvie, Marilyn Bailey; Harvey, Joy Dorothy, eds. (2000). The Biographical Dictionary of Women in Science: L-Z. Taylor & Francis. 1390. or. ISBN 9780415920407..
  10. Desmond, Ray, (ed.) (23 December 2020). "Withers, Mrs. Augusta Innes". Dictionary of British and Irish Botantists and Horticulturalists Including plant collectors, flower painters and garden designers. CRC Press. 751. or. ISBN 9781000162868..

Kanpo estekak aldatu