Ireki menu nagusia

Adelaida Saxonia-Meiningenekoa

Adelaida Saxonia-Meiningenekoa (jaiotza izenez Adelheid Louise Theresa Caroline Amelia; Meiningen, Alemania, 1792ko abuztuaren 13a - Middlesex, Erresuma Batua, 1849ko abenduaren 2a) Erresuma Batuko erregina ezkontidea izan zen Gilen IV.a Erresuma Batukoaren emazte izanda. Jurgi I.a Federiko Saxonia-Meiningenekoaren eta Luisa Leonor Hohenlohe-Langenburgekoaren alaba izan zen. Aldi berean Hannoverko erregina izan zen.

Adelaida Saxonia-Meiningenekoa
Shee - Queen Adelaide - Royal Collection.jpg
Bizitza
Jaiotza Meiningen1792ko abuztuaren 13a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Middlesex1849ko abenduaren 2a (57 urte)
Hobiratze lekua St George's Chapel Itzuli
Familia
Aita George I
Ama Princess Louise Eleanore of Hohenlohe-Langenburg
Ezkontidea(k) Gilen IV.a Erresuma Batukoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Duchy of Saxe-Meiningen Itzuli
Jarduerak
Jasotako sariak
Signature of Queen Adelaide of the United Kingdom and Hanover in 1837.jpg

1818ko uztailaren 13an Clarenceko dukearekin ezkondu zen (etorkizuneko Gilen IV.a erregea) Kew jauregian, Surreyn. Bere senarrak, bera baino hiru aldiz zaharragoa, 10 seme ez onartu zituen Dorothea Jordan aktorearekin, baina inoiz ez zen ezkondu lehenago. Gilen IV.aren aitona, Jurgi III.a Erresuma Batukoa, erotuta zegoen 1811rako eta bere seme Jurgi IV.a zen erregente. Jurgi IV.ak hamahiru seme-alaba izan zituen, eta tronua hartuko zuena Karlota Augusta Galeskoa izango zen, ez balitz erditze batean hil. Egoera horretan, hamabi semerekin baina biloba onarturik gabe, anaia guztiak ezkontzera behartu zituen, helduak izanda, eta bat-batean. Helburua ondorengo bat izatea zen, Erresuma Batuko errege izan zedin.

Ezkondu ondoren Adelaida lau aldiz egon zen haurdun, bikiak barne, baina 2 alaba baino ez ziren bizirik jaio: Karlota eta Elixabete. Bi alabak, hala ere, jaio eta gutxira hil ziren -Karlota jaio zen egunean bertan eta Elixabete 3 hilabete zituenean-, bikotea ondorengo bizirk gabe utziz.

Hala ere Clarenceko dukea ez zen, ezkondu zenean, tronoa jasoko zuena, anaia nagusiak baitzituen. Bere anaia, hala ere, 1827an hil zen ondorengorik utzi gabe eta, horrek, Gileni etorkizunean errege izateko aukera ireki zion.

Jurgi IV.a 1830ko ekaiaren 26an hil zen, eta Clarenceko dukeak hartu zuen erregetza, Gilen IV.a Erresuma Batukoa izenarekin. Adelaida erregina izendatu zuten Westminsterreko abadian 1831ko irailaren 8an. Bere bizitza lasaitasunez egin zuen, eskandalurik gabe, baina ondorengorik eman gabe.

1849ko abenduaren 2an hil zen Middlesexeko Bentleyko Prioratoan, 57 urte zituela. Australiako Adelaide hiriak bere izena darama.