Atractosporocybe inornata

Atractosporocybe inornata edo Clitocybe inornata Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria, usain desatsegina duelako, egosi ondoren irauten duena.

Atractosporocybe inornata/
Clitocybe inornata
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaAtractosporocybe
Espeziea Atractosporocybe inornata

Sinonimoak: Clitocybe umbrinipes, Agaricus inornatus, Agaricus zygophyllus, Paxillus inornatus, Omphalia inornata.

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, ganbil-laua eta gero pixka bat hondoratua, zetaduna, opakua, pubeszentzia zurixka batez estalia, ez da higrofanoa, fuliginoso-gris-bistre kolorekoa, gris-alutazeoa. Ertza gorantz biribildua, pubeszentea, ildaskatu-apaindua; azal bereizgarria.

Orriak: Koskadunak, itsatsi-dekurrenteak, txikiak, zabalak, banangarriak, kapelaren kolore berekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: 6 eta 10 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,5 cm bitarteko lodierakoa. Solidoa, sendoa, betea, gero barrubetea, ia berdina, batzuetan pixka bat eszentrikoa. Zuri-grisaxka, argiagoa eta iletsuagoa goiko aldean. Oinaren muturra biluzik utziz bereizten duen kotoi itxurako mizelioak oinarrian loditua.

Haragia: Zurixka, zaila. Gozoa. Zahar usain handiarekin, higuingarria.[2]

Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Inornata epitetoa berriz latinetik dator, apaingarri gabe, sinplea, esan nahi duen "inornatus" hitzetik. Apaindurarik ez izateagatik.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria usain txarra duelako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Clitocybe alexandri delakoarekin nahas daiteke, honek orri zurixkak ditu (gero krema-okre kolorekoak eta azkenik marroiak), oin luzeagoa (4-8) eta kumino (belarra) usaina. Lepista panaeolus jangarria ere antzekoa da.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Nahiko arrunta eta hazten den lekuekiko fidela. Basoetako belar-soilguneetan, hostozabaletan (artea, pagoa) edo koniferoen basoetan (izeia, pinua). Kareharrizko lurzoruetan. Lerro luzeak osatzen ditu.[5]

Banaketa eremua aldatu

Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Islandia, Svalbard, Europa, Kanariak, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 136 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 325 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. (Gaztelaniaz) AVT. (1986). Asociacion Vallisoletana de Micologia.

Kanpo estekak aldatu