Atikamekw
Atikamekw Quebecen bizi den herri bat da, Nitaskinan ("Gure Lurra") deitzen den eskualdean bizi dira, Saint-Maurice ibaiaren goiko ibilguan, Montrealetik 300 kilometrora iparraldean. Gaur egun 7.000 biztanle inguru dira herri honen parte. Komunitaterik handiena Manawan da, Montrealetik 160 kilometro ingurura. Nekazaritza zein arrantza, ehiza eta bilketa erabiltzen dute. Tradizionalki Innu herriarekin loturak izan dituzte, Inuiten aurkako aliatu historikoak.
Atikamekw | |
---|---|
Biztanleak guztira | |
8.005 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
Quebec | |
Hizkuntza | |
Frantsesa, atikamekwera | |
Erlijioa | |
Katolizismo | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Algonkinak |
Atikamekw hizkuntza, Cree hizkuntzaren barietate bat da, Algikar familiaren barruko hizkuntza bat. Eguneroko bizitzan erabiltzen da eta, horregatik, galtzeko arrisku txikiena duen jatorrizko hizkuntzetako bat da. Euren lurraldea zurgintza industriak okupatu du hein handia batean eta euren bizimodua desagertzear dago.
Euren hizkuntzaren izenak "lakuko arrain zuria" esan nahi du, eta beste ahoskera batzuk ere izan ditu, "Atihkamekw", "Attikamek" edo "Atikamek" gisa. Frantziar kolonizazioaren garaian "Têtes-de-Boules" izena eman zieten, "Buru biribilak".
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |