Nitaskinan Atikamekw herriaren jatorrizko lurraldea da. Saint-Maurice ibaiaren arroan kokatuta dago, Quebecen, Kanada. 80.000 kilometro koadroko lurraldea hartzen du[1]. 2014ko irailaren 8an Atikamewk Nazioaren Kontseiluak Nitaskinanen gaineko burujabetzaren aldebakarreko aldarrikapena egin zuen[2][3][4][5]. Honen helburu ngusia bertan dauden baliabide naturalen ustiapen proiektuen berrikuspena eskatzea zen, eta Atikamekwen identitatearen gaineko aldarrikapena egitea. Nitaskinan hitzak "gure lurraldea" esan nahi du Atikamekw hizkuntzan. Ikuspegi legal batetik, Indiar Aktaren arabera, Atikamekw herriak kudeaketa eskubidea du hiru indiar erreserben gainean: Manawan, Obedjiwan eta Wemotaci, baina Nitaskinan lurraldeak askoz eremu zabalagoa hartzen du.

Nitaskinan lurraldearen mapa

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Bélair-Cirino, Marco. (2014-09-09). «Les Attikameks s’attaquent à l’indifférence de Québec» Le Devoir ISSN 0319-0722. (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
  2. (Frantsesez) ICI.Radio-Canada.ca, Zone Politique -. Les Atikamekw déclarent leur souveraineté. (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
  3. Caron, Jean-François. (2016-03-22). «La déclaration de souveraineté de la nation atikamekw : les méandres de l'octroi d'un titre aborigène» Canadian Ethnic Studies 48 (1): 141–160.  doi:10.1353/ces.2016.0003. ISSN 1913-8253. (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
  4. (Frantsesez) ICI.Radio-Canada.ca, Zone Politique -. Couillard minimise la portée de la déclaration de souveraineté atikamekw. (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
  5. Les Atikamekws déclarent leur souveraineté. (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).


Kanpo estekak aldatu

52°49′10″N 67°11′53″W / 52.819388888889°N 67.198138888889°W / 52.819388888889; -67.198138888889