Ate Gorena

Ate gorena» orritik birbideratua)
Ate Gorena, Otomandar Inperioaren garaian.
Ate Gorena, 2006an.

Ate Gorena[1] (otomandar turkieraz: باب عالی‎, Bāb-ı Ālī edo Babıali) Otomandar Inperioko bisir gorenaren Topkapı jauregiko geletarako sarrera zen atea da, testuinguru diplomatikoetan Otomandar Inperioko Gobernua edo Inperioa bera aipatzeko erabilia.

HistoriaAldatu

Izena Inperioaren garaian hiriburu izandako Istanbulen (garai hartako Konstantinoplan) kokatutako Topkapı jauregiko atetik dator. Bertan egiten zien harrera sultanak atzerriko diplomatiko eta enbaxadoreei, gobernuaren egoitzara sartu baino lehen. Era berean, bisir gorenak zuzendutako sultanaren gorte publikoari ere Ate Gorena zeritzon. Era metaforikoan, Inperioko gobernuari eta erakundeei erreferentzia egiteko erabili zen izena, testuinguru diplomatiko eta akademikoetan batez ere.  Jatorrizko atea gaur egun ikus daitekeen Rokoko estiloko beste batekin ordezkatu zen.[2]

Izena 1922ra arte erabili zen. Urte hartan, Mustafa Kemal Atatürk lehendakariak Inperioa desegin eta errepublika aldarrikatu zuen.

Jatorria eta zabalkundeaAldatu

Ekialdeko praktika zahar bat zen ateak bilera eta iragarpen ofizialetarako erabiltzeko ohitura. Frantsesez erabilitako Sublime Porte esapidearen bitartez zabaldu zen izena Europako gainerako hizkuntzen artean. Izan ere, XX. mendera arte frantsesa izan zen nazioarteko harremanetarako hizkuntza nagusia.[3]

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu