Atari:Bretainia/Bretainiako artikulua

Bretainia
Bretainiaren kokapena Europan.

Bretainia (bretainieraz Breizh, /bʁejs/ ahoskatua, frantsesez Bretagne, galoz Bertaèyn) eskualde historiko eta kulturala da, bost Nazio zeltetako bat. Antzinean erresuma zelta eta dukerri independientea izan zen. Bere bandera gwenn-ha-du (beltza eta zuria) delakoa da.

Bretainiak Frantzia ipar-mendebaldeko penintsula osoa hartzen du, Mantxako kanalaren eta Bizkaiko golkoaren artean kokatua.

Historia

aldatu

Antzina erresuma burujabea eta dukerria izan zen. 1532. urtean Frantziari atxikitako atzerriko probintzia bihurtu zen, 1790. urtean administratiboki desagertu eta bost departamendutan zatitu zutelarik: Aodoù an Arvor (Côtes-d'Armor), Penn-ar-Bed (Finistère), Il-ha-Gwilen (Ille-et-Vilaine), Mor-Bihan (Morbihan) eta Liger-Atlantel (Loire-Atlantique).

Eskualdekatzean, horietako lauekin Bretainia sortu zuten, Liger-Atlantel kanpoan utziz eta Pays de la Loire eskualdearekin bat eginez.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...