Atari:Baiona/Nabarmendutako artikulua eta pertsona

Nabarmendutako baionar artikulua Nabarmendutako baionarra

Aviron Bayonnais edota AB (euskaraz Baionako Arrauna, ofizialki Aviron bayonnais rugby pro) Lapurdiko Baiona hiriburuko errugbi talde profesionala da. Ipar Euskal Herriko errugbi talde garrantzitsuena da auzokoa duen Biarritz Olympiquerekin batera, biek urteko Iparraldeko euskal errugbiaren derbia jokatu ohi dutelarik. Gaur egun Top 14 ligan jokatu ohi du.

Etxeko partiduak Jean Dauger estadioan jokatu ohi ditu. ABren himnoak Peña Baiona izena du eta Pottoka izeneko maskota ere badu.

Hasieran (1904) arraun taldea zen (aviron = arraun) baina beranduago taldea beste kirol askoren artean zabaldu zen. 1906.an sortu zen Aviron Bayonnais errugbi taldea eta laister Frantziako errugbi txapelketako handien artean kokatu zen.

...gehiago irakurri

Jean Bernard Jauregiberri, ofizialki frantsesez Jauréguiberry (Baiona 1815eko abuztuaren 26 - Paris 1887ko urriaren 21) itsasgizon eta politikari lapurtarra da.

Politika arloan senatari eta ministro, arlo militarrean berak 1870ean egindakoagatik 1914an Lehen Mundu Gerran berrartu zen ideia baten aitzindaria izan zen: lurrean ere itsas-fusilariak erabiltzearena. Oro har frantses Itsas armadan berebiziko ibilbidea egin zuen.

...gehiago irakurri