Ataraxia (antzinako grezieraz: ἀταραξία, "lasaitasuna") greziar jatorriko hitza edo kontzeptua da. Arimaren erabateko lasaitasun egoera da, pertsonak inolako beldurrik edo grinarik ez duenean bizi duen lasaitasuna.[1] Pirronek eta Epikurok erabili zuten bere lanetan. Eskola filosofikoaren arabera ataraxia kotzeptu ezberdina.

Epikureismoarentzako aldatu

Epikurok dionez, bi eratako desioak daude: natural eta beharrezkoak, bizirautearekin zuzenki lotuak; eta ez natural eta ez beharrezko direnak, kulturatik, politikatik eta bizitza sozialetik datozenak. Desioen asebetetzeak eragingo luke plazerra, eta honek, aldi berean, epikureoen arabera eramango luke gizakia zorionera. Hala ere badira haserako plazerra baino min handiagoa eragiten duten plazerrak. Plazer hauek ezinegona sortzen dute eta arrazoiaren bitartez saihestu beharrekoak dira, "ataraxia" urruntzen bait dute. Filosofia ataraxiarako bidea da, "arrazoiaren bitartez desio naturalak, halakoak ez direnetarik bereizten eta hutsala den hartatik urruntzen dakien jakitunaren arimaren erabateko lasaitasuna" bezala kontsideratzen bait da. [2][3]

Plazerrak honela banatzen dira:

  1. Naturalak eta beharrezkoak: gizakiaren bizitza hutsarekin ikustekoa dutenak.
  2. Naturalak, baina ez beharrezkoak: plazer naturalen aldaera ez funtsezkoak (ondo jatea, ondo jaztea eta abar).
  3. Ez naturalak eta ez beharrezkoak: plazer hutsalak, pertsonen iritzi hutsaletatik sortuak (botere nahia, ohorea eta abar). Plazer hauek ez diote gorputzari gaitzik saihesten eta arimari arazoak ekartzen dizkiote.

Estoizismoarentzako aldatu

Estoizismoa izan zen greziar eskola filosofiko garrantzitsuen artean sortu zen azkenekoa eta K.o. 529. urtean Justiniano enperadoreak Atenasko Eskola itxi zuen arte iraun zuen.

Zorionera iristeko bidea ataraxia da: hau da, arimaren nahasmenik eza eta sosegua. Estoikoek naturaren konzepzio materialista bat egiten dute bere. Heraklitoren jarraitzaile izan ziren, sustantzia lehena suan eta logos-aren gurtzean dagoela sinetsiz, hau naturan aurkitzen diren energia, legea, arrazoia eta probidentzia izanik.[4]

Estoizismoarentzat, ataraxia norberaren desioak naturaren arrazionaltasunera (logos) moldatzea da, pertsonaren baitan daudenak norberagandik at daudenengandik bereizten ikasiz. Garrantzitsua da askatasuna eta lasaitasuna, erosotasun material eta aberastasunez kezkatu gabe eta arrazoia eta birtuteak gidatutako bizitza eramanez lortzea. Ataraxia aurkitzeko, jainkoekiko eta heriotzarekiko beldurrak alde batera uztea beharrezkoa da. Baita bizitzaren zauriengatik ez kexatzea ere.

Eszeptikoentzako aldatu

Eszeptizismoak, ezer baieztatu edo ukatzea ezinezkoa dela zioen filosofia helenistikoaren korronteak, ataraxia juizioaren etete edo epoje-aren ondorioa dela dio.

Erreferentziak aldatu

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. (Gaztelaniaz) Epicuro, en busca de la serenidad | Estrategia Minerva. webphilosophia.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Neutralidad y más...., De la ataraxia al Witz» www.elsigma.com (www.elsigma.com) (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
  4. (Gaztelaniaz) «Estoicismo, una filosofía de vida intemporal» Le Journal International - Archives (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).

Kanpo estekak aldatu