Astra, Unceta y Cia
Astra, Unceta y Cia S.A. Gernikan egoitza zuen enpresa izan zen. Su-armak, batez ere pistolak, egiten zituen. 1908an Eibarren sortua, 1913an Gernikara mugitu zen eta bertan iraun zuen 1997an itxi arte.
Astra, Unceta y Cia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa eta enpresa |
Jarduera sektorea | industria armamentista |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Baltzu anonimo |
Historia | |
Sorrera | 1908 |
Bere historian zehar, marka ezberdinak ekoiztu zituen, tartean Astra, Brunswig, Firecat, Fortuna, Leston, Museum, Salso, Union edo Victoria.
2006ko maiatzaren 10ean Bizkaiko Ogasunak enkante publikora atera zuen enpresaren egoitza, eta Gernika-Lumoko Udalak erosi ondoren, gaur egun Astra gaztetxea bertan dago.
Modelo ospetsuenak
aldatu- Campo-Giro, 9 mm-koa
- Astra 200 FN 1906 modeloa
- Astra 300, 9 mm-koa
- Astra 400, 9 mm-koa
- Astra 600, 9 mm-koa, Alemanian Pistolen 600/43 edo P.43 izenaz ezaguna.
- Astra 700
- Astra 900, armada askok erabilia, Astra 901, Astra 902, Astra 903, Astra 904, Astra E eta Astra F modeloak sortu zituena.
- Astra 3000
- Astra 4000 Falcon
- Astra 800 Condor
- Astra 44 modeloa
- Astra A-50
- Astra A-70
- Astra A-75
- Astra A-80
- Astra A-90
- Astra A-100