Astigarragako parrokia

eraikitako euskal ondare nabaria Astigarragan

Jasokundeko Ama Birjinaren eliza edo Astigarragako parrokia Astigarragako eliza nagusia da, herri honetako parrokia. Markesmendi deritzon muinoan dago kokatua. Zenbait izenekin da ezaguna herrian, Andra Mariaren Zeruratze Parrokia eta Murgiako Andre Mariaren eliza ere bai, Murgia jauregiaren ondoan dagoelako (eta konexio zuzena zuelako elizak Murgia sendi nabarmenaren etxe honekin)[1].

Astigarragako parrokia
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaAstigarraga
Koordenatuak43°16′53″N 1°56′56″W / 43.2815°N 1.94875°W / 43.2815; -1.94875
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVII. mendea -
Erlijioakatolizismoa
Arkitektura
EstiloaBarrokoa
pizkundetar arkitektura
Ondarea
1

Ezaugarriak aldatu

XVII. mendeko eraikina da, eta Pizkundeko eta Barrokoko arkitektura ezaugarriak ditu[2]. Latindar gurutzeko oinplanoa du, baita bi atal angeluzuzenez osatutako nabe bat ere. Barrualdean, arkuteria handi baten gainean, korua dago. Kanpandorreak lau angeluko oinplanoa du, eta 25 metro garai. Kanpandorreari atxikita daude sakristia, bataiotegia eta zurezko arkupe handi bat, eraikinaren eskuaira bat besarkatzen duena eta sarrera babesten. Arkupe horren gainean murgiarren armarria dago. Murgiarren jauregia elizari atxikitzen zaio oin angeluzuzena duen gorputz baten bitartez, bertako balkoi sotil bat gurutzaduran agertzen da.

Bigarren karlistaldian, elizako erretaula nagusia suntsitu zen, eraikineko beste hainbat zati bezala. 1888. urtean Donostiako San Bizente elizatik ekarritako bat jarri zen haren lekuan, baina erretaula zaharraren irudi batzuk gorde ziren. Erretaulan Santa Ana, San Benito, San Inazio eta Jasokundearen irudiak agertzen dira. Horretaz gain, bi aldare ditu alboetan, bata San Isidrorena eta Andre Maria Doloretakoarena bestea. Bigarren horretan Familia Santuaren oihal bat dago, eta murgiarren hilobia.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Astigarraga - Monumentu interesgarriak» Astigarragako Udala - astigarraga.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).
  2. «Igokundeko Ama Birjinaren eliza . Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-09).

Kanpo-estekak aldatu