Astaputz izarra[1] (Scleroderma polyrhizum) Sclerodermataceae familiako perretxiko pozoitsua da. Zoru lehor eta hareatsuetan aurkitua, espezie hau erabat lurperatua hasten da, lurra poliki-poliki alde batera behartzen hasi aurretik, izar formako gorputz zakar bat, 12 – 15 cm diametroa duena (4,7 – 5,9 m), pitzatuz doan bitartean. Erdian espora masa iluna dago. Lurra eta klima lagungarriak diren leku guztietan oso banatua dago, Asia, Europa eta Ameriketatik barrena.

Astaputz izarra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaSclerodermataceae
GeneroaScleroderma
Espeziea Scleroderma polyrhizum
Pers., 1801

Heltzean ez du haragirik eta gaztetan pilota erako glebak ez du balio gastronomikorik. Urdail-esteetako arazoak ere eragin ditzakeela uste da.

Sinonimoa: Sleroderma geaster.

Deskribapena aldatu

Karpoforoa: 5 eta 15 cm arteko diametrokoa. Heldu baino lehen, globo itxurakoa, zapal samarra, tuberosoa, tuberkuluduna, mehetua oin itxurako batean, gutxitan nahiko garatua. Ondoren, lobulu irregularretan irekitzen da, lodiak, mamitsuak, arre-horixka kolorekoak edo kanela kolorekoak, gleba agerian utziz.

Peridioa: Kanpoko bilgarria lodia eta gogorra da, 5 eta 8 mm arteko lodierakoa. Azala ezkata zakarrekin, buztin kolorekoa edo arre-horixka kolorekoa da. Heltzean 6-8 lobulu irregularrekin izar itxuran irekitzen da.

Gleba: Trinkoa, hasieran zuria, gero arre-beltzaxka, zuriz jaspeztatua. Zahartzean hauts bihurtzen da.[2]

Etimologia: Scleroderma hitza grezierazko "sclera" hitzetik dator, gogorra esan nahi du eta "derma" hitzetik, azala esan nahi du. Geaster epitetoa, Geaster bat bezala lazinietan apurtzeko joera duelako da.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Scleroderma citrinum delakoarekin , are gehiago Scleroderma meridionale astaputzarekin, baina hauek txikiagoak dira eta Scleroderma polyrhizum espeziearekin, izar itxuran hau irekitzen da bakarrik.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udaberrian eta udazkenean, gehienetan pinuen azpian, lurzoru biluzian, bide bazterretan eta lur hareatsuetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Ipar Amerika, Afrika, Asia, Europa, Hego Amerika, Ozeania.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 299 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 705 or. ISBN 84-404-0530-8..
  4. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 518 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  5. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 531 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak aldatu