Assignment – Paris!
Assignment – Paris! 1952an Robert Parrish zuzendariak aurkeztu zuen filma da. Zinema beltz generoan egokituta eta Gerra Hotzaren garaian egina, komunisten aurkako propaganda nabarmena da. Aktore nagusiak hauek izan ziren: Dana Andrews, Märta Torén, George Sanders eta Audrey Totter. Filmean amerikarrak askatasunaren alde borrokatzen duten bitartean, Hungariako komunistak gaiztoak, torturatzaileak, hiltzaileak eta maltzurrak dira.
Argumentua aldatu
Parisko New York Herald Tribuneko kazetaria Jimmy Race (Andrews) bere nagusiak (Sanders) bidaliko du Budapesteko Burdinezko Gortinaren atzean, Hungariako enbaxadoreak parte hartzen duen bilera bat ikertzera. Lana egiten ari den bitartean, Race espioitzagatik atxilotzen dute, heriotza zigor mehatxupean.
Aktoreak aldatu
- Dana Andrews, Jimmy Race da
- Märta Torén, Jeanne Moray da
- George Sanders, Nicholas Strang da
- Audrey Totter, Sandy Tate da
- Sandro Giglio, Gabor Czeki alias Grisha da
- Donald Randolph, Anton Borvich da
- Herbert Berghof, Prime Minister Andreas Ordy da
- Ben Astar, Vajos Zuzenbide Ministro komunista da
- Willis Bouchey, Biddle editorea da
- Earl Lee, Dad Pelham da
- Pál Jávor, Laslo Boros da
- Georgiana Wulff, Gogo Czeki da.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Ingelesez):Filma Youtuben.
- (Ingelesez):Filmaren informazioa IMDb webgunean.