Ireki menu nagusia

Assault on Precinct 13 (euskaraz "Erasoa 13. Barrutiko Komisaldegiari") 2005eko Jean-François Richet frantziar-estatubatuar zinema zuzendariaren ekintza film bat da. John Carpenter estatubatuar zuzendariaren 1976ko izenburu berdineko filmean oinarritua dago. Ethan Hawke, Laurence Fishburne, John Leguizamo, Maria Bello, Ja Rule, Drea de Matteo, Brian Dennehy eta Gabriel Byrne aktoreek antzeztu zuten.

Assault on Precinct 13 (2005eko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 2005
Jatorrizko izenburua Assault on Precinct 13
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak eta Frantzia
Ezaugarriak
Genero artistikoa crime filma Itzuli, akziozko filma eta thrillerra
Iraupena 109 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Oinarritua Assault on Precinct 13
Grabazio lekua(k) Toronto
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Jean-François Richet
Gidoigilea(k) John Carpenter
Antzezlea(k)
Ethan Hawke
Laurence Fishburne
Brian Dennehy
Maria Bello
Drea de Matteo
Matt Craven
John Leguizamo
Ja Rule
Aisha Hinds
Gabriel Byrne
Currie Graham
Dorian Harewood
Hugh Dillon
Kim Coates
Titus Welliver














Ekoizpena
Ekoizlea Pascal Caucheteux
Konpainia ekoizlea Rogue Itzuli
[[Kategoria:Roguek Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragilea James DeMonaco
Edizioa Bill Pankow Itzuli
Bestelako lanak
Musikagilea Graeme Revell
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Michigan
Kanpo loturak

Eduki-taula

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Detroit hiriko 13. barrutiko komisaldegi zaharra behin betiko itxitzeko ordu gutxi gelditu dira. Elur ekaitz bortitz batek errepide asko moztu eta komisaldegian polizia gutxi batzuk bakarrik gelditzen dira, haciendo buru Jake Roenick (Ethan Hawke) sarjentua dago.

Goiz horretan bertan, Krimen Antolatuaren Aurkako Unitatearen Marcus Duvall (Gabriel Byrne) buruak Marion Bishop (Laurence Fishburne) mafiaburua atxilotu du. Bishop eta beste gaizkile batzuk autobusez espetxera garraiatuak izango dira: Beck yonkia (John Leguizamo), Smiley iruzurgilea (Jeffrey Atkins) eta Anna kale liskarzalea (Aisha Hinds). Baina elur-jasa hasi eta autobusa segurtasun goreneko espetxera iritsi ezinik geldituko da, hortaz 13. barrutiko komisaldegian geldiunea egingo du. Ustekabeko ailegatzeak Roenick nahiz Alex Sabian (Maria Bello) beren onetik aterako ditu. Halere, Iris Ferry (Drea de Matteo) komisaldegiko idazkari erakargarria eta Jasper O'Shea (Brian Dennehy) polizia beteranoa ez dira lan estra horrek beren Urteberri ospakizuna zapuztu dezan prest agertuko.

AktoreakAldatu

Ikus gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu