Asiriar genozidioa, Sayfo edo Seyfo (asirieraz: ܩܛܠܥܡܐ ܣܘܪܝܝܐ edo ܣܝܦܐ) ere deitua, Otomandar Inperioko asiriarak nahita eta sistematikoki suntsitzeko eragiketa izan zen, Lehen Mundu Gerraren garaian egindakoa. 1914-1920 bitartean, otomandar armadak deportatu eta sarraskitu zuen ipar Mesopotamiako (Tur Abdin, Hakkari, Van eta Siirt, gaur egungo Turkiako hego-ekialdean, eta Urmia, gaurko Irango ipar-mendebaldean) asiriar biztanleria. Genozidioan 500.000-750.000 asiriar hil ziren, gerra aurreko biztanleriaren hiru laurden[1].

Asiriar genozidioko sarraski eta deportazioak azaltzen dituen mapa.
Masakreak gauzatu ziren herriak.
Iheslariak hartu zituzten herriak.
Beste hiri handiak.      Gehiengo asiriarra zuen eskualdea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Benvenuto, Jeff; Jacobs, Rachel; Lim, John. The Assyrian Genocide, 1914 to 1923 and 1933 up to the present. ncas.rutgers.edu (Noiz kontsultatua: 2017-01-07).

Kanpo estekak

aldatu