Ireki menu nagusia
Berasaluze IX.a
Izen osoa: Asier Berasaluze Berrizbeitia
Jaiotza data: 1983ko abenduaren 26a (35 urte)
Jaioterria: Berriz (Bizkaia)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Egungo enpresa: erretiratua
Postua: aurrelaria
Altuera: 1,92 m
Pisua: 88 kg
Debutatze data: 2005eko abuztuaren 14a
Debutatze pilotalekua: Mallabia pilotalekua
Erretiratze data: 2010eko ekainaren 29a
Erretiratze pilotalekua: Mungiako pilotalekua

Asier Berasaluze Berrizbeitia, pilota arloan Berasaluze IX.a deituraz ezaguna (Berriz, Bizkaia, 1983ko abenduaren 26a) esku huskako pilotari profesional ohia da. Aurrelari aritzen zen, Aspe enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,92 metro luze da, eta 88 kilo pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 2005eko abuztuaren 14an jokatu zuen, Mallabiko pilotalekuan; azkena, berriz, 2010eko ekainaren 29an, Mungiako pilotalekuan.[1]

Sekulako indar eta abiadurarekin egindako sakea zuen bereizgarri (oso tanto kopuru handia egiten zuen jokaldi horrekin),[2] eta aukera txikiena zuenean errematea bilatzen zuen. Profesionaletan bigarren mailako buruz buruko eta binakako titulu bana irabazi zuen arren, eta artean joko onean zela, beste pilotari askok bezala ekonomia krisiaren ondorioz erretiratu behar izan zuen.[1][3] Profesionaletan, guztira 272 partida jokatu zituen (148 irabazi eta 124 galdu).[4]

Kirol lorpenakAldatu

ProfesionaletanAldatu

AmateurretanAldatu

  • 2005:
    • Elgetako torneoko txapelduna
    • Elite torneoko lau eta erdiko txapelduna
  • 2003:
    • Diario Vasco torneoko binakako txapeldunordea
    • Elite torneoko binakako txapelduna

ErreferentziakAldatu

  1. a b (Gaztelaniaz) Jon ORMAZABAL: «Triste despedida de Asier Berasaluze en Mungia», Gara, 2010-06-30.
  2. Imanol MAGRO: «Biharko finalaren itzalean», Berria, 2006-06-03.
  3. «Asier Berasaluze: "Gaztea naiz eta urte batzuetan pilotan jarraitzeko asmoa daukat"», Anboto, 2010-07-09.
  4. (Gaztelaniaz) Kerman URKULLU: «Aspe decide no renovar al berriztarra Asier Berasaluze», Durangon, 2010-06-29.

Kanpo loturakAldatu