Asier Barandiaran
Asier Barandiaran Amarika (Galdakao, 1970eko maiatzaren 15a) euskal filologoa da.
Asier Barandiaran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Galdakao, 1970eko maiatzaren 15a (54 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea : Euskal Filologia |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea (2011ko irailaren 27a - |
Kidetza | Eusko Ikaskuntza Euskarabidea |
Deustuko Unibertsitatean euskal filologian lizentziatu zen (1993). Nafarroako Unibertsitateko irakasle laguntzailea izan da (1995-2002) eta irakasle kontratatua (2002-2011). 2002an Euskal Filologian doktoretza erdietsi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, cum laude kalifikazioarekin. 2011tik Euskal Herriko Unibertsitatean aritzen da lanean irakasle, Hezkuntza eta Kirol Fakultatean, Gasteizko campusean. Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea izan da, Nafarroa ordezkatuz (2012-2020) eta Nafarroako Gobernuko Euskara Kontseiluko kidea aritu da 2008an hasi eta 2016ra arte. Egun LAIDA ikerketa taldeko kidea da. Euskaldunen AEBetarako emigrazioa XX. mendearen bigarren erdialdetik hona ere aritu da ikertzen, Laia ikerketa taldearen babesean.
Kanpo estekak
aldatu- Laida Ikerketa Taldea: https://laida.eus/eu/laida-taldea/