Ashikaga Takauji

Ashikaga Takauji (japonieraz: 足利 尊氏?, 1305-1358ko ekainaren 7a) Ashikaga shogunerriaren sortzailea eta shogunerri honetako lehen shoguna izan zen. 1338an hasi zen gobernatzen, Japonian Muromachi garaiari hasiera emanez, eta hil zenean amaitu zuen, 1358an. Minamoto klaneko Seiwa Genji leinuko samuraien ondorengo bat izan zen.

Ashikaga Takauji
Ashikaga Takauji Jōdo-ji.jpg
Shogun

1338 - 1358
Nariyoshi Printzea - Ashikaga Yoshiakira
Seitotai-shogun (en) Itzuli

1335 -
Sangi (en) Itzuli

1334 -
Chinjufu-shōgun (en) Itzuli

1333 -
Bizitza
JaiotzaKamakura (en) Itzuli, 1305
Herrialdea Japonia
HeriotzaKyōto (en) Itzuli1358ko ekainaren 7a (52/53 urte)
Hobiratze lekuaTōji-in (en) Itzuli
Familia
AitaAshikaga Sadauji
AmaUesugi Kiyoko
Ezkontidea(k)Akahashi Tōshi (en) Itzuli
Echizen no Tsubone (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaQ28692536 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
JarduerakSamuraia eta bushi (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
GraduaShogun
Parte hartutako gatazkakGenkō War (en) Itzuli
Q10871756 Itzuli
Q11486475 Itzuli
Kannō disturbance (en) Itzuli
Ashikaga Takauji kao.jpg

Jatorrian, Kamakura shogunerriko jeneral bat izan zen, eta 1331 eta 1333 bitartean iraun zuen Genko Gerra amaitu zuen. Shogunerriarekin ez zen ados egon, eta Go-Daigo Enperadorea eta Kusunoki Masashigerekin aliatu zen Kioto hartu, eta, ondoren, Kamakura suntsitu, eta, honela, botere inperiala berrezarriz, Kenmu Errestaurazioarekin, 1333an.

Hala ere, samuraiak ez zeuden gustora errestaurazioarekin, eta shogunerri sistemara itzultzea pentsatzen ari ziren. 1335ean hasi ziren matxinadak Kamakuran eta Takaujik baretu egin zituen, baina, egoera, bere burua shogun izendatzeko probestu zuen. 1336an, Takaujik bere aurkariak garaitu zituen eta Kioto hartu zuen, Kōmyō Enperadorea ezarriz, 1338an, ofizialki shogun izendatua izan zen. Hala hasi zen Nanboku-chō (Iparraldeko eta Hegoaldeko gorteak) garaia, non, aldi berean, Japoniako bi enperadore egongo ziren, hurrengo 60 urteetan.

Takaujiren semea, Ashikaga Yoshiakira, bere oinordekoa izango zen.


Aurrekoa
Nariyoshi Printzea (Kenmu Errestaurazioa)
Ashikaga shoguna
1338-1358
Ondorengoa
Ashikaga Yoshiakira
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ashikaga Takauji Aldatu lotura Wikidatan