Arturo Prat
Agustín Arturo Prat Chacón (1848ko apirilaren 3a, Ninhue inguruan, Txile - 1879ko maiatzaren 21a, Iquique, Peru) txiletar abokatu eta marinel ofizial bat izan zen. Eraila izan zen Huáscar Peruko monitor gerraontzi blindatua abordatu eta gutxi ostean, bere agindupeko itsasontzia, Esmeralda, odartu ondoren, Iquiqueko itsas batailan.
Arturo Prat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ninhue, 1848ko apirilaren 3a |
Herrialdea | Txile |
Heriotza | Iquique, 1879ko maiatzaren 21a (31 urte) |
Hobiratze lekua | Monument to the Heroes of Iquique (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carmela Carvajal (en) (1873ko maiatzaren 5a - ezezaguna) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Unibertsitatea Escuela Naval Arturo Prat (en) Instituto Nacional General José Miguel Carrera (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | marinela, militarra eta abokatua |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | ontzi-kapitain |
Parte hartutako gatazkak | Hispano-hegoamerikar Gerra Papudoko gudua Abtaoko gudua Ozeano Bareko Gerra |
Bere ibilbidean, Pratek itsas gudua ugaritan hartu zuen parte, Papudoko (Valparaíso iparraldeko kostaldeko hiria) (1865) guduan eta Abtaoko guduan (1866), Abtaoko uhartean, Chiloé uhartearen parean. Bere heriotzaren ostean, bere izena txiletar indarren oihartzun bilakatu zen, eta Arturo Prat heroi nazionala izatera iritsi zen.
Prat-en izena Txileko plazetan, kaleetan, eraikinetan eta beste egitura batzuetan oroitzen da. Bere izena Txileko lau gerraontzi handienetakoa izatera iritsi zen, 1950eko hamarkadako Brooklyn klaseko gurutze-ontzi estatu batuetar bat barne hartuta, County klaseko destruktore britaniarra 1983tik 2006ra bitartean, eta berriki, Jacob van Heemskerck klaseko fragata holandarra 2006an Txileri Capitan Prat izenaz emana. Txileko Antartikako ikerketa instalazioetako bat, Arturo Prat geltokia eta Txileko Itsas Akademia, Escuela Naval Arturo Prat izenekoak dira. Bere erretratua 10.000 peso txiletarko biletean agertzen da. Horrez gain, Arturo Prat Unibertsitatea sortu zen 1984an, Iquiqueko campus nagusia izan zen, non heroiak egin zituen ekintzak.