Artsakh
Artsakh —izen ofizialez, Artsakheko Errepublika— Karabakh Garaian armeniar kontrolpean eratutako errepublika da, Transkaukasian kokatua.[1][2] Sobietar Batasuna desegitean, Azerbaijango mugen barruan zegoen enklabe edo barrendegi bat zen, baina bertako eskualde autonomoko gehiengo armeniarrak, Armenia independizatu berriaren laguntzarekin, errepublika aldarrikatu zuten 1991ko abenduaren 10ean, eta Karabakh Garaiko lehen gerraren ondoren, lurralde konexio zabal bat eskuratu zuten Armeniarekin.
Artsakh | |||
---|---|---|---|
Ereserkia: Azat u ankakh Artsakh (en) ![]() | |||
| |||
![]() | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Stepanakert 39°48′55″N 46°45′7″E | ||
Azalera | 11.458,1074 km² | ||
Kontinentea | Asia | ||
Mugakideak | Armenia eta Azerbaijan | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | errepublika | ||
President of Artsakh (en) ![]() | Arayik Harutyunyan (en) ![]() | ||
President of Artsakh (en) ![]() | Bako Sahakyan (en) ![]() | ||
Legebiltzarra | National Assembly of Artsakh (en) ![]() | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 146.600 (2012)![]() | ||
Dentsitatea | 12,79 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | |||
Ekonomia | |||
Historia | |||
Sorrera data: 1991 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +37447 | ||
Ordu eremua | ikusi
|
2020an Karabakh Garaiko bigarren gerra izan zen, eta oraingoan Azerbaijanek lortu zuen garaipena, eta eskuratu zituen lehen galdutako lurrak, eta are Karabakh mugen barruko batzuk. Hala ere, armeniar kontrolpeko Artsakh batek biziraun zuen, txikituta, Latxingo korridorearen bidez lotuta Armeniara (korridore hori bake indar errusiarrek zaintzen dutelarik).[3]
MapakAldatu
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Nagorno Karabaj», en Diccionario panhispánico de dudas. Real Academia Española.
- ↑ «СНГ-2. Феномен непризнанных государств на постсоветском пространстве» www.postsoviet.ru.
- ↑ «Nagorno Karabaj» Diario El Mundo.