Arsenic and Old Lace (filma)
Arsenic and Old Lace (euskaraz literalki Arsenikoa eta Parpail Zaharra, Hego Euskal Herrian gaztelaniaz Arsenikoa, gupidaz) 1944ean Frank Capra estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. 1941eko Joseph Kesselring antzerkigilearen Arsenic and Old Lace antzezlanean oinarritua dago. Cary Grant, Peter Lorre, Priscilla Lane, Jack Carson, James Gleason eta Josephine Hull aktoreek antzeztu zuten.
Arsenic and Old Lace (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1944 |
Izenburua | Arsenic and Old Lace |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa alemana |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film komikoa, comedy thriller (en) , Zinema beltza eta lan literario batean oinarritutako filma |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Arsenic and Old Lace (en) Lavender and Old Lace (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Frank Capra |
Gidoigilea(k) | Julius J. Epstein Philip G. Epstein (en) Joseph Kesselring |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jack Warner |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Edizioa | Daniel Mandell |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Max Steiner |
Argazki-zuzendaria | Sol Polito |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Brooklyn |
Argumentua
aldatuMortimer Brewsterrek (Cary Grant) haurra zenetik hezi duten Abby eta Martha izebei (Josephine Hull eta Jean Adair) laisterrera Harper (Grant Mitchell) erreberendoaren alabarekin (Priscilla Lane) ezkonduko dela iragarri die. Haiekin batera Mortimerren anaia Teddy (John Alexander) ere bizi da. Baina bapatean, leiho gaineko kutxa baten barnean agure baten gorpu bat topatuko dute. Bi izebek euren hilketaren ardura naturaltasun osoz aitortu eta xalotsun osoz adineko gizon ezkogabe eta bakartiak erailtzeko zaletasun dutela ere aipatuko diote...
Aktoreak
aldatu
|
|